2018-01-15

URTARRILAREN 24an, arratsaldeko 18:30ean, Gasteizko Goiuri Jauregian zita interesgarri bat dugu



Bestelako hezkuntza eredu baten norabidean hainbat ekimen eta proposamen egin ditu EH Bilduk. Oraingoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema arautzen duen "Euskal Eskola Publikoaren Legearen" inguruan solasteko mahai ingurua antolatu du.
Solasaldian aukera izango dugu 93ko Legearen sorrera, garapena, onurak eta gabeziak aztertzeko 4 hizlariren laguntzarekin:
  • Tasio Erkizia: Legearen sortze prozesuan Legebiltzarkidea zen.
  • Marije Fullaondo: Hezkuntza mugimenduko kidea eta publifikazio prozesua lehenenego pertsonan bizi izan zuena, irakasle gisa.
  • Gonzalo Larruzea: Hezkuntza ikuskaria eta Euskal hezkuntzaren gainean hainbat ikerketa egin ditu.
  • Belen Arrondo: sindikalista, irakaslea eta aurreko legegintzaldian EH BILDUren Legebiltzarkide izandakoa.


GURE IRITZI, HAUSNARKETA, PROPOSAMENAK PARTEKATZEKO…
GURE HEZKUNTZA ERAIKITZEKO URRATSAK EMATEN JARRAITZEKO…
DENOK PARTE HAR DEZAKEGU FAMILIA, IKASLE, LANGILE, HERRITARROK…
GUK ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

No comments:

Post a Comment