2017-05-29


Maiatzaren 25an Gasteizko Luis Dorao LHko 6. mailako ikasleei tokatu zitzaien proba egitea.

Hona hemen eskolaren sarreran zegoen irudia: familia batzuk informazioaren zain: 64tik 8 ikasle besterik ez ziren joan eskolara. Gainontzekoek PLANTO egin zioten ebaluazio inposatuari.



Gasteizen Koldo Mitxelena, Egibide, Unamuno, Lakua eta Mendebaldea institutuetan eta Lakuabizkarra eta Luis Dorao LH zentroetan kanpo azterketari PLANTO!

Ebaluazio inposatuak nahi ez ditugulako!
Beste ebaluazio eredu bat nahi dugulako!
Guk gure ebaluazio propioak eraiki!






ZARAOBE INSTITUTUko DBHko 4. mailako ikasleek
PLANTO egin diote azterketari

AUPA GAZTEAK!!


ZORIONAK ZARAOBE!!

ERREBALIDEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK ERAKI!



DATU HAUEK BAKARRIK ARABAN !
AUPA FAMILIAK!
AUPA IKASLEAK!
AUPA LANGILERIA!
 

BESTE ERKIDEGOETAN ERE PLANTO!

Las "reválidas" no permitirán extraer resultados por el absentismo de alumnos en Asturias

Las ausencias escolares, sobre todo en centros públicos, dejan sin efecto el objetivo de chequear la salud educativa de cada colegio e instituto


Prueba de evaluación de diagnóstico en el IES Fleming, en Oviedo.

El pasado 19 de mayo la mayoría del alumnado de 4º de la ESO de la Comunidad de Madrid no se presentó al examen externo que ha planteado el gobierno.

Gehiago irakurtzeko klik asturias eta madril

ERREBALIDEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!
GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!





2017-05-17


AUPA UNAMUNOKO IKASLERIA!


GASTEIZKO UNAMUNO INSTITUTUAN ERE PLANTO!!!





LOMCE/ HEZIBERRIren azterketa inposatuei irmoki erantzuten ari zaie.

GURE BABES OSOA PLANTO EGITEN ARI DIREN IKASLERIARI!

GURE ELKARTASUNA AZTERKETA EGITERA BEHARTUTA DAUDEN ZENTROETAKO IKASLE ETA FAMILIEKIKO.

EZ DUGU ONARTZEN ZENTRO BATZUETAN ERABILTZEN ARI DEN INFORMAZIO EZA ETA JARRERA .

LOMCE/ HEZIBERRI EZ!
ASTERKETA INPOSATUEI PLANTO
GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

2017-05-16

Alumnos de Egibide y Koldo Mitxelena se plantan ante los exámenes piloto



La Lomce no pasa la prueba en Koldo Mitxelena

En Egibide tampoco se llevó a cabo la reválidaa
La acción de ayer, además de lograr frenar el desarrollo y realización de la prueba es la primera movilización de otras posteriores que van a llegar.
Esta misma semana han previsto, el jueves, llevar a cabo una concentración a mediodía, delante de la sede del Parlamento Vasco, en la capital alavesa,
Gehiago irakurtzeko klik
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!















2017-05-15

PLANTO!!!


Gaur goizean Koldo Mitxelena eta Egibideko DBH 4.mailako ikasleek deituak izan dira LOMCEren araberako proba egitera.

Koldo Mitxelenan: PLANTO egin da. Azterketa hasi baino lehen, azterketarekiko jarrera adierazteko, ikasleak institutuko pasabidean eserita egon dira lehenengo eta ondoren patioan elkartu dira LOMCEren kontrako eta ikasleekiko  beren elkartasun eta babesa ematera etorri diren famili ordezkari batzuekin.

Egibide zentroan:  Azterketa ez da burutu, teknikariak joan behar izan dira, azterketa egin gabe.







KOLDO MITXELENAKO GURASOEN ADIERAZPENAK


Pasa den astean ezuztean eta modu azkarrean enteratu ginen Hezkuntza Sailak LOMCEren araberako azkerketa egiteko 30 Lhko eta 60 DBHko zentroak aukeratu dituela eta hautuen artean gure institutua, Koldo Mitxelena, dagoela.

Esan digute proba piloto horrek ez duela eraginik izango gure seme/alaben espediente akademikoan.Ez dela amaierako azterketa. Baina oso kezkatuta gaude eta haserre.Informazioa presaka, bapatean heldu zaigulako eta gainera proba hori ez delako institutuko proba bat, kanpo azterketa bat da, ikasturteko dinamika apurten duen proba bat, erlazio zuzena duena LOMCEren ezarpenarekin.

Familiek, ikasleek, irakasleek askotan adierazi dugu LOMCEren kontra gaudela ez dugula inposiziorik onartuko. Tamalez, Lehen Hezkuntzan lehenengo eta ondoren DBHn, ikusi dugu Heziberriren bitartez LOMCE aplikatzen joan dela.Curriculumean, edukietan, ebaluazioan... dena LOMCEren araberakoa izaten ari da.

Ezin dugu ahaztu duela bi urte hainbat Lhko zentroetan 3. mailako familiek egin zuten PLANTOa. Ezin dugu ahaztu ere iaz 178 zentroetan planto egin ziotela azterketari. Beraien jarrera eta kemena eredugarria izan da. Bere jarrera aktiboarekin Lhko azterketa ez zen burutu.

Orain guri tokatu zaigu. Guk ere, Koldo Mitxelenako 4. mailako familiek adierazi nahi dugu azterketa hori egitearen kontra gaudela. Bestelako ebaluazio eredu bat nahi dugula.

Horregatik gaude hemen.
-LOMCEren inposizioaren kontra gaudela adierazteko.
-DBHko 4. mailako familia eta ikasleei gure elkartasuna adierazteko. -eta datozen egunetan egingo diren mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egiteko besteak beste ostegun honetan, hilak 18, 12:00etan Legebiltzarraren aurrean egingo den elkarretaretzean.

Hezkuntza denon ardura delako, azterketa inposatuei planto!

Koldo Mitxelenako Bastobi Guraso Elkarte eta DBHko 4. mailako guraso asanblada

IKASLE ABERTZALEAK, IKASLE ALTXA ETA HEZKUNTZA PLATAFORMA TOPAGUNEAK OZEN ADIERAZI DUGU GURE ALDARRIA GASTEIZEN:



LOMCE EZ! HEZIBERRI EZ!

AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!





GOGORATU!

  • MAIATZAK 18, OSTEGUNA 12:00ETAN
  • LEGEBILTZAR AURREAN
  • ERREBALIDEN KONTRAKO LEGEZ BESTEKO PROPOSAMEN BAT EZTABAIDATUKO DUTE ALDERDI POLITIKOEK




ENTZUN DEZATELA GURE ALDARRIA!

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!

AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!

GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!
 

2017-05-04

LOMCE-HEZIBERRIREN AZTERKETAK INPOSATZEN ARI DIRA!

2017-05-02

MAIATZEAN MOBILIZAZIOAK!!!



Eusko Jaurlaritzak LOMCE aplikatzen jarraitzen du HEZIBERRIREN bitartez. Horren adibide da indarrean dugun ebaluazio sistema.
Cristina Uriarte sailburuak oraindik ez du  informazio argi eta zehatzik eman baina jakin badakigu gure ikastetxeetan LOMCEren araberako 4 azterketa inposatu izango ditugula datozen  egunetan:
Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan
DBHn: 4. mailan
Batxilergoan 2. mailan.

Azterketa hauek ez dira lotesleak,  errepikatzeko ez  dute balio, Espediente akademikoan ez dute eraginik.  LOMCEren araberako azterketak dira.

Hezkuntza komunitateak argi dugu:  inposatu nahi zaizkigun LOCMEren araberako azterketei  PLANTO!

Hori dela eta  mobilizatzeko deia luzatu nahi dugu. Ikastetxean, auzoan…

ERREBALIDEI PLANTO EGITEKO DEIA EGIN DUTE IKASLE ABERTZALEEK



Aurtengo ikasturtea LOMCE, Heziberri eta hezkuntzako inposaketen ikasturtea izan da. Gure heziguneetan hainbat izan dira eman diren aldaketak. Besteak beste, ebaluazio sistema, curriculuma, edukiak eta metodologiak inposatu dituzte. Ebaluazio sistemarena da erreforma honen azkenengo ondorioa: DBH amaitzean berriro ebaluatuko gaituen errebalida inposatu nahi dute”. 



Gehiago irakurtzeko klik naizeta IkasleAbertzaleak

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!

AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!