2014-10-30

Euskal Herria, LOMCErekin


Eusko Jaurlaritzak 'Euskal Herria' kontzeptua sartu du Heziberriko curriculumak adosteko zirriborroan.

LOMCEko zenbait atal ere ageri dira, hitzez hitz.

Testua astelehenean  aurkeztu die hezkuntzako eragileei.



Informazioa gehiago izateko sakatu hemen:
http://www.berria.eus/paperekoa/1851/008/001/2014-10-26/euskal_herria_lomcerekin.htm

2014-10-27


Hemen duzue EH BILDUren 13. aldizkaria. Edukiz betea dator, besteak beste,
SOPUERTAko alkateari elkarrizketa sakona eta VASCUENCEAREN LEGEAren
inguruko artikukua:
 klik hemen

Ertzak | Hezkuntza eredua, LOMCEren ezarpena


LOMCE legea EAEn ez zela aplikatuko esan zuten, baina gure ikastetxeetan gertatzen ari da. Lehen hezkuntzari eragin dio erabakiak.
Hamaika Telebistak LOMCEren ezarpenaren inguruan erreportai interesgarri bat egin du, bertan 
gure hezkuntza sistema aztertu delarik: Zer eragin izango dute ikasturte honetako aldaketek? Nolakoa izan beharko litzateke gure hezkuntza eredu propioa? Nola egin aurre LOMCE bezalako lege antidemokratiko bati? 
Horri buruz hitz egiteko lau ikuspuntu edo ertz landu dira: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea), Lurdes Imaz (EHIGEko kordinatzailea), Maite Alonso (Eskola kontseiluko zuzendaria) eta Hezkuntza plataformako kideak.

Hamaika Telebistak LOMCEren ezarpenaren inguruan egindako bideo-erreportaje interesgarria ikusteko http://www.hamaika.eus/tb/bideo/78992

2014-10-21

URRIAK 11 LOMCEri EZ!!


Kaixo guztioi,
Zorionak larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiruburuetan buruturiko kalejira-manifestazioengatik. Milaka lagun izan ginen (8.000 Gasteizen, 4.000 Donostia eta Bilbon eta 3.000 Iruñean) LOMCE ezartzea inola ere ez dugula onartzen ozen ezan genuenak eta Iribas eta Uriarteri atzera egiteko eskatu genienak eta gure herrian gure hezkuntza propioa garatu nahi dugula argi adierazi genuenak.
Eta hori posible izan da gu guztion lanagatik. Lan handia dugu aurretik, baina larunbatekoak gure lana indartzeko balio dezala.
Animo!

KALEJIRA ARRAKASTATSUA IZAN ZELAKO

    
     Zorionak Araba !
     Zorionak Arabako hezkuntza plataformetan parte hartzen duzuen guztiei! Legutio, Izarra, Lautada, Aiara, Kanpezu, Errioxa, Gasteiz...!
     Zorionak guraso, ikasle, irakasle, herritar orori!
     Zorionak hezkuntza eragilei!
     Kalejira koloretsua, jendetsua, anitza, alaia izan zen! 

    Urriak 11 argi eta ozen adierazi genuen LOMCEren ezarpena ez dugula onartzen eta gure  hezkuntza propioa erakitzeko prest gaudela.
  
  Ozenki ere, estarriak urratu arte, errepikatu genuen:
      
 IRAKASLE ORO JAIKI
IKASLEAK ERE BAIKI
LOMCE LEGEA BAZTERTU ETA
GURE HEZKUNTZA ERAIKI

ETA ZER DA GURE HEZKUNTZA
SENTIMENDU BATEN ZUNTZA
HIZKUNTZAK DAKAR HERRIA ETA
HERRIAK BEKAR HIZKUNTZA

Hemen larunbateko irudiak eta bideoa:

Euskal Herrian geure hezkuntza eraiki LOMCEri ez - Gasteizko manifestazioa 

2014-10-07

LOMCErik gabeko herria

LOMCErik gabeko herria eta hezkuntza sistema propioaren bidean urratsak ematea du helburu Hezkuntza Plataformen Topaguneak. 2013ko maiatzean sortu ziren hainbat erreforma eta murrizketei aurre egin asmoz eta orain LOMCEren aurkako borrokan batu dituzte indarrak. Ikasle, hezitzaile, langile, herritar zein familiak ari dira elkarlanean eta larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatu diren kalejiretan parte hartzeko dei berezia egin dute. Aitor Fernandez de Pinedo langilearekin eta Samuel Pasandin ikaslearekin hitz egin dugu.

Entzuteko sakatu HEMEN

Urriak 11 - Kalejira Gasteizen