2018-05-22


Gasteizko Lakua institutuan aurten ere planto egin diote errebalidari


Gasteizko Lakua Bigarren Hezkuntzako institutuan ikasle, familia eta langileek, Hezkuntza Plataformen Topagunearekin eta ikasle mugimenduekin batera,errebalidari planto egin diote . «Ebaluazio inposatuari ezetz borobila» emateaz gain Lomce/Heziberri ez aplikatzeko aldarrikatu eta hezkuntza eredu «duin» baten aldeko konpromisoa berretsi dute.

Salatu dutenez, errebalida eta PISA azterketak «kanpo» azterketak dira, «ikastetxearen ibilbide eta planen arabera kanpotik ezartzen direnak, ikastetxeen ezaugarri eta ikasleen errealitateak kontuan hartu gabe inposatzen direlako».

Gehiago irakurtze4ko klik atu naiz

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!

Ikasgela hutsak berriz ere, DBH 4.mailako errebalidari planto egiteko


Ikasgelak hutsik, ikasleak, irakasleak eta gurasoak kalean kartelekin, pankartak… Ohikoa bilakatzen ari den irudia errepikatu da Gasteizko Lakua, Ekialde eta Unamuno institutuetan. Maiatzaren 18an zen egitekoa DBH 4.mailan egiten den errebalida, baina Gasteizko Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideek planto egiteko deia zuten. 







Institutu hauetan, ikasleek planto egin dute, irakasle eta gurasoen babesarekin. Planto hauekin, “ebaluazio propioak”aldarrikatu dituzte Hezkuntza Plataformen Topagunetik, kalifikazio sistema hau “inpoatutakoa” dela salatuz. Gainera, prozesu guztian zehar bezala, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera:
    • “Zailtasun handia”dagoela nabarmendu dute, informazioa jasotzeko.
    • Ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira.
    • Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek.
    • “Berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.

Gehiago irakurtzeko klikatu halabedi

AURTEN ERE KANPO AZTERKETEI PLANTO EGIN DIEGU
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!







2018-05-18

UNAMUNO ISNTITUTUAN ARGI DUTE: AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!




LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!

Iaz bezala, aurten ere Lakua eta Unamuno institutuetan LOMCEren araberako azkerketa inposatu digute. Egoera itogarri eta jasangaitza honen aurrean beste zentro askok bezala erantzukizunez jokatu dugu. PLANTO egin dugu!

           LAKUA INSTITUTUAN ERREBALIDEI PLANTO!



           
BIGARREN HEZKUNTZAKO ikasleok, familiak eta langileok, Hezkuntza Plataforma Topagune eta ikasle mugimenduak ebaluazio inposatuari ezetz borobola emateaz gain LOMCE/HEZIBERRI ez aplikatzeko eta gure hezkuntza eredu duin baten alde urratsak emateko konpromisoa berrestsi dugu gaur.

KOMUNIKATUA IRAKURTZEKO KLIK HEMEN

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!