2018-10-24

LOMCEren aplikazioak aurrera darrai.


Uriarte eta Celaa, Lomceren «kalteei» aurre egiteko prest
Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburuak eta Isabel Celaa Madrilgo Hezkuntza ministroak elkarlanean aritzea adostu dute, PPren Gobernuak euskal bekei jarritako helegiteak konpontzeko, besteak beste.
Konstituzionalak babestu egin du LOMCEk edukiak zentralizatu izana
Eusko Jaurlaritzak salatu zuen hezkuntza legea baliatuz eskumenak murriztu zizkiola Espainiak. Epaileek diote estatuak jartzen duela oinarria
Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu Jaurlaritzaren salaketa. Adierazi du estatuari dagokiola edukien oinarria ezartzea, eta erkidegoek osatzeko aukera dutela. Berdin ebaluazioan ere. Euskararen ebaluazioari dagokionez, egokitzat jo du «gaztelaniaren pare» jarri izana: «Bi hizkuntza koofizialen irakaskuntzan desberdintasunak saihesteko aurreikuspena da. Konstituzioaren kontrakoak lirateke desberdintasun horiek».
Aldaketarako bidean
LOMCEren etorkizuna zalantzan dagoen garaian iritsi da Konstituzionalaren epaia, dekretua kaleratu eta lau urtera. Isabel Zelaa sailburuak aurreratua du «datozen hilabeteetan» aurkeztuko duela proposamena. Gobernuak jakinarazia du «heziketa zibikoa» emateko ikasgai bat sortuko dutela —Aldaketak izango dira ebaluazioan ere.
Berritasun bat ziur iritsiko da: Filosofiaren Historia derrigorrezkoa izango da Batxilergoan. LOMCEk kendu zuen hortik. PPk ere babestu du Filosofia itzultzea.
Gehiago irakurtzeko klik Gara eta Berria
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!