2014-11-27

Heziberri 2020ko curriculumak gelditzeko eskatu dute sindikatuek


LOMCEri «men egitea» leporatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
2014-11-26 / Jon Rejado

 Heziberriko curriculum dekretuen zirriborroek ez dituzte ase sindikatuen nahiak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egitasmoa aztertu ostean, ELAk, EILASek, LABek eta CCOOk jakinarazi dute ez datozela bat. Sindikatu guztiek analisi bera egin dute: Hezkuntza Sailak Heziberri erabiliko du LOMCE Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetara eramateko. Hori dela eta, curriculumen garapena gelditzeko eta aldatzeko edo atzera botatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

Curriculumetan irakatsaldi bakoitzaren helburuak, edukiak, lan ildo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak zehaztu ditu Hezkuntza Sailak. ELAk uste du curriculum dekretuetan «proposamen pedagogiko interesgarriak» daudela. Ordea, ohartarazi du asmo horiek «hutsean» geratzen direla Espainiako hezkuntza erreformari men egiteagatik. «Gaitasunetan oinarritutako pedagogia eta curriculuma proposatzeak zentzu osoa galtzen du».

EILASek eta CCOOk gaineratu dute Heziberrik erantzuna eman diela «interes propioen izenean lanean dabiltzan eragileen eskaerei». Hau da, itunpeko ikastetxeak kudeatzen dituzten elkarteen interesari erantzutea leporatu diote Hezkuntza Sailari.

Urrats «eraginkorrik» ez

LABek azaldu du Heziberriko curriculum dekretuak bi ardatzen arabera aztertu dituela: euskal curriculuma eta ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko gaitasuna. Ildo horietan Heziberrik ez du «urrats eraginkorrik egiten», LABen iritziz. Euskal Herritik sortutako egitasmoa izan beharrean, Espainiako Gobernuak zehaztutako legea duela oinarri. «Eredu berri, propio eta herritar baten beharra dugu».

ELAk gogorarazi du Heziberrik egungo hizkuntza ereduen sistema berresten dituela, eta gaineratu du LOMCEk ezarritako «eraso eta kontrol» neurriak mantentzen dituela: ikasleei goizago bide bat aukeratzeko beharra ezarri, Espainiako Estatuaren kontrolpeko ebaluazio sistemak... Horiez gain, ikastetxeek baliabide ekonomiko eta materialak kudeatzeko eredurik ez proposatzea egotzi dio ELAk Hezkuntza Sailari.

Azkenik, Heziberri 2020 egitasmoan «bidelagun zehatzen aldeko aukera» egin duela salatu dute EILASek eta CCOOk, baita langileen ordezkaritzak bertatik kanpo uztea ere.



Sindikatuen iritzia irakurtzeko klik HEMEN:

 LAB
STEE-EILAS
ELA
 

Jaurlaritzaren hezkuntza plana 'iruzurra' dela uste du PSEk


ERREDAKZIOA
2014/11/12
Heziberri 2020 hezkuntza planak LOMCEri aurre egiteko helburuan huts" egiten duela kritikatu dute sozialistek.




Informazio gehiago HEMEN

Orioko Curriculuma Sortzen elkartekoak Eusko Legebiltzarrean izan dira


Karkara 2014-11-20 16:00   HEZKUNTZA  ORIO
Gustura daude proiektuak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izandako harrerarekin


Gehiago irakurtzeko klik HEMEN



Orioko Herri Curriculuma


Oriotarren (Gipuzkoa) historia, tradizioa, nortasuna... bildu nahi dituen proiektu pedagogikoa da. Euskal curriculumaren gerizpean, herriko curriculuma sortzen ari dira proiektu honen bitartez.
Proiektua  aurkezteko eta ezagutarazteko hitzaldiak antolatzen ari dira.Hona hemen Durangoko Plateruenean izandakoa.

           





Informazio gehiago: KLIKATU HEMEN

2014-11-21

LOMCEren ezarpenak suposatzen duena jakiteko hitzaldiak ematen ari gara.

Zeanuriko udal aretoa bete betea  egon zen primerako partaidetzarekin.
ZORIONAK EGITEN DUZUEN LANAGATIK!





2014-11-14

eguraldia ona edo txarrarekin...

GURE HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA ERAKITZEKO BIDEAN…


GURE HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA
 
ERAKITZEKO BIDEAN…