Uriarte
eta Celaa, Lomceren «kalteei» aurre egiteko prest
Cristina
Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburuak eta Isabel Celaa Madrilgo
Hezkuntza ministroak elkarlanean aritzea adostu dute, PPren Gobernuak
euskal bekei jarritako helegiteak konpontzeko, besteak beste.
Konstituzionalak
babestu egin du LOMCEk edukiak zentralizatu izana
Eusko Jaurlaritzak
salatu zuen hezkuntza legea baliatuz eskumenak murriztu zizkiola
Espainiak. Epaileek diote estatuak jartzen duela oinarria
Auzitegi
Konstituzionalak ez du onartu Jaurlaritzaren salaketa. Adierazi du
estatuari dagokiola edukien oinarria ezartzea, eta erkidegoek
osatzeko aukera dutela. Berdin ebaluazioan ere. Euskararen
ebaluazioari dagokionez, egokitzat jo du «gaztelaniaren pare» jarri
izana: «Bi hizkuntza koofizialen irakaskuntzan desberdintasunak
saihesteko aurreikuspena da. Konstituzioaren kontrakoak lirateke
desberdintasun horiek».
Aldaketarako
bidean
LOMCEren
etorkizuna zalantzan dagoen garaian iritsi da Konstituzionalaren
epaia, dekretua kaleratu eta lau urtera. Isabel Zelaa sailburuak
aurreratua du «datozen hilabeteetan» aurkeztuko duela proposamena.
Gobernuak jakinarazia du «heziketa zibikoa» emateko ikasgai bat
sortuko dutela —Aldaketak izango dira ebaluazioan ere.
Berritasun
bat ziur iritsiko da: Filosofiaren Historia derrigorrezkoa izango da
Batxilergoan. LOMCEk kendu zuen hortik. PPk ere babestu du Filosofia
itzultzea.
LOMCE
EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK,
ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!