2017-10-31

MOBILIZAZIOAK JARRAITZEN ARI DIRA ZENTROETAN.


Familiak eta langileok parada ederra izaten ari gara nahi dugun eta behar dugun hezkuntzari buruz solasaldian aritzeko. Denok elkarrekin lortuko dugu kalitatezko hezkuntza publiko berri bat, euskaldun, denon beharrak asetzen dituena, demokratiko, partehartzaile, hezkidetzaile, laiko eta herritarra.

TOKI EDER, BARRUTIA, UMANDI IKASTOLAK…



LAN BALDINTZAK HOBETU!
GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


2017-10-26

Hezkuntzarako "zoru pedagogiko eta etikoa" proposatu dute



Hik Hasik proposamen bat aurkeztu du, hainbat aditurekin batera landutakoa. Ikuspegi aldaketa eskatu du: hezkuntza "guztien ardura" dela aintzat hartzea eta haurrak "osotasunean" hartzea kontuan. Hezkuntzarako finantzaketa publikoa eskatu dute, eskolek autonomia izatea eta "herri hezitzaileak" garatzea.

Horretarako, hiru oinarri proposatu dituzte:
1. Publikotasuna. Hezkuntzaren eskumena administrazioarena denez, azaldu dute finantzaketa eta segimendu publikoa izan behar direla.
2. Autonomia. Egitasmoak garatzeko autonomia izan behar dutela ikastetxeek. Bi aldetatik: batetik, barne antolaketa eskolak berak "erabaki eta eratu" behar duela; bestetik, arlo pedagogikoan ez dela behar "estatuaren eta botere ekonomikoaren kortserik".
3. Herria. Ikastetxeak ez ezik, "herri hezitzaileak" behar direla. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute udalen eta herriko gainerako eragileen inplikazioa.

Hezkuntzako eragileei aurkeztu diete dokumentua, eta orain administrazioan eragin nahi dute. Horrekin batera, ikastetxeetara ere helarazi nahi dute agiria, eztabaidarako.
Gehiago irakurtzeko klik Berria
FAMILIA, IKASLE ETA LANGILEOK EZTABAIDARAKO PREST!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



HEZKUNTZA PLATAFORMEK ERE BAT EGITEN DUGU SINDIKATUEN DEIALDIAREKIN
URRIAK 28 KALEAK BETEKO DITUGU!
FAMILIAK, IKASLE ETA LANGILEOK OZEN ADIERAZIKO DUGU BESTELAKO HEZKUNTZA NAHI ETA BEHAR DUGULA


LAN BALDINTZAK HOBETU!
GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


2017-10-18

MOBILIZAZIO, ITXIALDI ETA EKIMEN EZBERDINAK HASI DIRA GASTEIZKO ZENTROETAN

MOBILIZAZIO, ITXIALDI ETA EKIMEN EZBERDINAK HASI DIRA
GASTEIZKO ZENTROETAN

Atzo Adurtza ikastolan, gaur Mendebaldea institutuan... familiak, langile, ikasleak...denok elkarrekin adierazten ari gara bestelako hezkuntza nahi dugula: integratzaile, demokratiko, euskaldun, curriculo propio duena, laiko eta herritarra...denon beharrak asetzen dituena, duina.






                       SOLASALDIAN....




                 JOLASTEN, TAILERRETAN...





LANBALDINTZAK HOBETU!


GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

2017-10-16

HEZKUNTZA AKORDIOA LORTZEKO PROZESUA ABIAN JARRI DA.



ADIERAZPENAK HASI DIRA EGITEN:
  • CRISTINA URIARTEK: ez da bide «erraza» izango, desadostasunak baitaude eragileen artean.
«Osagarriak dira sindikatuekiko negoziazioa eta itunerako bidea»


  • LAB IRAKASKUNTZAK: EAEko Hezkuntza Sailak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eragile eta sindikatuoi hezkuntzan akordioa egiteko proposamena egin digu. Gure erantzuna argia da: hezkuntzan erabakitzeko eskubide osoa lortzeko bada bai, egongo gara; Madril eta Parisen erabakien menpe egongo den hezkuntza sistema atzerakoian partxeak jartzeko bada, ez…

Gehiago irakurtzeko klik berria eta naiz
LOMCE- HEZIBERRI EZ!
INPOSIZIORIK EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!