2017-02-21

Irakasleak fokupean



PISA azterketak EAEn utzi dituen emaitza kaskarren ardurak hizpide, fokua irakasleengan jarri du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. 


Uriartek esan die irakasleei akademizismoan eta esposizioan oinarritutako hezkuntza alboratu behar dutela, eta aldi berean PISA eta enparauen moduko ebaluazio guztiz akademizistak jartzen dira hezkuntza sistemaren abiapuntu eta helburu, irakaskuntza baldintzatuz.


Gehiago irakurtzeko klik Argia

Uriartek berriro fokoa desbideratu du. Entzugor jarraitzen du. Hezkuntza komunitateak, aldiz, argi dugu:

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
TXIKITIK HANDIRA…GURE HEZKUNTZA ERAIKITZERA GOAZ!









2017-02-20

EBALUAZIOA EZTABAIDARA


Larunbatean “EBALUAZIOA EZTABAIDARA” topaketak izan genituen Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan 48 lagun bildu ginen eta egungo ebaluazio sistemaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta ekarpen aunitz egin genuen.

Topaketen inguruko informazio eta bitartekoak: KLIK HEMEN


Ekarpenak eta konklusioak laster zabalduko ditugu.

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

EGUNOTAN EBALUAZIOA HIZPIDE IZATEN ARI DA:


EBALUAZIOARI NEURRIA HARTZEN

PISA txostenak hautsak harrotu baditu ere, ebaluatzeko eredua bera da hezkuntza arloko eragile askok zalantzan jartzen dutena. Egun indarrean den sistema «merkantilista» eta «arrotzari» aurre egiteko, alternatiba propioak sortzen hasteko deia egin dute sektoreko adituek eta sindikatuek.


Gehiago irakurtzeko klik BERRIA

Asko PISAtzen du

Zeresan handia jartzen du nazioarteko PISA probak. Areago aurten, emaitza txarragoak izan baitituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Babesleak eta kontrarioak dauzka PISAk, baina bat datoz bi aldeetan: garrantzitsuena ez da rankinga.

Gehiago irakurtzeko klik BERRIA




EBALUAZIO INPOSATUEI EZ!
GUK, ORAIN- HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!






LARUNBATEAN EBALUAZIOA EZTABAIDARA TOPAKETAK IZAN GENITUEN.




Prentsan jasotakoa:

Garan:







BERRIAn :


LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

2017-02-17

Irakasleen formakuntza egokitu nahi du Uriartek, PISAren emaitza gogoan


Irakasle ikasketak egiteko sarbideko azterketa bat jartzeko asmoa du Jaurlaritzak. Irakasteko modua aldatzea eta ulermena lantzea ere aipatu ditu PISAren emaitza kaskarrei aurre egiteko neurrien artean.

Planes Lectores y potenciación de Magisterio tras el desplome en PISA


Uriarte quiere endurecer la entrada en Magisterio con una prueba de admisión

Gehiago irakurtzeko klik Berria, Gara, N. de Gipuzkoa

Alderdi politikoek, hezkuntza eragileek eta hezkuntza komunitateak gure desadostuna eta kezkak adierazi ditugu. Nola izan daiteke konpetentzietan oinarritutako heziketaz hitz egitea eta gero horrelako neurriak hartzea?

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!








Badatoz ebaluazioaren inguruko topaketak



Zer dakigu ebaluazioaz? Zer da benetan? Zein garrantzia du
gure ikasleen eta hezkuntza sistemaren hobekuntzan? Berdina al da ebaluatzea eta kalifikatzea? Nork antolatzen ditu eta zein helbururekin?

Galdera hauek eta gehiago, bolo-bolo ari dira azkenaldian ikastetxe zein kalean. Hori dela eta,
 HPT-tik modu erraz eta ulergarrian gai hau eztabaidara ekarri nahi dugu.

Horretarako larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:00etatik aurrera "Ebaluazioa eztabaidara" topagetak antolatu ditugu Gasteizen,
 Oihaneder etxean.

Hona deialdia egiteko Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideok kaleratu ditugun hainbat bideotxo:







EBALUAZIO SISTEMA INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIOA ERAIKI!

2017-02-06

IAZ BEZALA AURTEN ERE, AGATE DEUNAREN BEZPERAN OLES EGITERA ATERAKO GARA.



Guraso ,familia,  langileo,ikasle eta herritarrok , makila bana eskuan
hartuta,koplak kantatzen, argi eta ozen aldarrikatuko dugu:
LOMCE EZ! Heziberri ere ez! Euskal herriak  bere hezkuntza!     

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki!

Ta zein da gure hezkuntza
sentimendu baten zuntza,
hizkuntzak dakar herria eta
herriak bekar hizkuntza.

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki….

     Geu bagarenez nor geurez,
      Nahiz  ta onartu ez legez,
     Ez digu inork agindu behar
     Zer erakatsi ta zer ez

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki…

Joan gaitezen batera
Herri euskaldun baikera
Dauzkagun erro zaharretatik
Hego berriak atera.
                          (doinua: Egun da Santi Mamiña)