2013-07-22

Hezkuntza erreforma (Berria 2013/07/18)


Hezkuntza erreforma


Espainiako Kongresuan bidea egiten hasi da erreforma plana. Adituen iritziak jaso dituzte lehen egunetan; tartean izan dira Mariam Bilbatua eta Xabier Garagorri. Curriculuma, hizkuntzak... aldaketa asko ipini dituzte mahai gainean. Biak bat datoz, ordea, ebaluazioa izango dela gakoa: kontrolerako erabiliko du Madrilek.

Garikoitz Goikoetxea

2013-07-18

Hezkuntza erreforma baliogabetzeko konpromisoa hartu du Espainiako Kongresuko oposizioak

Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten oposizioko alderdi ia guztiek agiri bat sinatu dute gaur, Espainiako Gobernua sustatzen ari den hezkuntza erreforma baliorik gabe utziko dutelako konpromisoa hartuz. UPDk ez du bat egin, ezta UPNk ere. Agiria ikusteko sakatu HEMEN

2013-07-09

LOMCEren gainetik, hezkuntza euskalduna (BERRIA 2013/07/09)


LOMCEren gainetik, hezkuntza euskalduna 

Erramun Osa eta J. Iñaki Etxezarreta


Euskara irakasle eta euskaltzain urgazlea, eta Ikaselkarreko zuzendari eta EABko kidea

Espainiako gobernuaren aurreikuspenak beteko balira, urte honen amaieran, LOMCE (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) deiturikoa onetsiko dute Gorteek eta 2014-2015 ikasturtean jarriko dute indarrean. Eztabaidan den testuak atzean duen bultzada politikoak bi problema larriri irtenbidea aurkitu nahi dio: batetik, hezkuntza-sistema espainiarraren emaitza heterogeneoei; eta, bestetik, nazioarteko emaitzekiko hezkuntza-sistema espainiarraren emaitza eskasei.