2016-01-29

AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO! GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!


Gasteizko zentroetako familia, langile eta ikasleak  hasi gara jada  bilerak egiten. Argi ikusi dugu Heziberriren dekretuek dakartena: LOMCEren errebaliden sistemaren ezarpen zuzena.

 3. eta 6. mailako azterketak  inposatu nahi dizkigute   aurten eta datorren ikasturtean DBHko errebalida ere.
Guk ikasleen ebaluazio jarrian sinisten dugu.Ikaslearen eta ikastetxearen beraren egoera eta aurrerapenak ebaluatzeko tresna bat bezala ikusten dugu ebaluazioa. Horregatik  azterketa horien kontra agertzen gara  eta proba hori egin ez dezagun urratsak emateko konpromisoa berretsi dugu.



Gasteizko plataformako kide batzuk asteazkeneko bileran, hitzaldiak antolatzen, planto dinamikaren diseinua egiten…

Hitzaldiak zentroetan:
Landazuri ikastolan: urtarrilaren 28an
Barrutia ikastola:martxoaren 7an

Hitzaldi irekia Gasteizen:

            EBALUAZIOA ESKOLAN.ERRONKAK ETA ALTERNATIBAK

Goiuri jauregian/Palacio Villa Suso: otsailaren 24an,18:00etan

Guk, Orain, Hemen, gure hezkuntza eredua eraikitzera goaz!


EAE-RAKO HEZKUNTZA LEGEA

Eskola publiko eta kontzertatuaren arteko desadostasunak agerian
Heziberri planaren azken fasea hastapenetan du Jaurlaritzak: EAErako hezkuntza lege berria sortzea. Aurretik, Heziberrik ikastetxeen gestioa, autonomia eta finantzazioa zehaztu ditu, baita marko pedagogikoa eta curriculuma ere, eta dekretuetan jaso du guztia. Datorren legearen asmoa “garai berrietara egokitzea eta hezkuntza sistema propioa eraikitzea” dela diote Jaurlaritzatik.
Eragileen beraien artean sortu diren desadostasunez eta partekatzen dituzten helburuez eztabaidatzeko bildu ditugu, Abel Ariznabarreta Ikastolen Elkarteko kidea, Aitor Idigoras
eskola publikoko irakaslea eta Mariam Bilbatua pedagogoa.





Gehiago irakurtzeko klik ARGIA