2017-01-31

TOPAKETAK




TOPAKETAK


OSO ARTIKULU INTERESGARRI



Tribuak du berba

PISA, PAI, errebalidak, matrikulazio kanpaina... direla eta, eztabaida politikoaren erdigunean kokatu da azken asteetan hezkuntzaren gaia. Alta, gaia, merezi duen dimentsio eta seriotasunarekin denon artean heldu behar delakoan gaude. W. Churchillen hitzak gure eginez: «Hezkuntza estatu afera da, ziur aski garrantzitsuenetariko bat eta, beraz, hurrengo belaunaldiei begira diseinatu behar da eta ez hurrengo hauteskundeei begira». Beraz, herri gisa arituz, erantzukizunez jokatzea dagokigu guztioi.”

Baina serioski, norbaitek pentsatzen du hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzerik gabe eta hezkuntza sailetako lau pareten artean egin daitezkeen balizko analisi, elkarlan edota legeek eramango gaituztela hezkuntza sistema propiorantz?

Euskal Herriak hezkuntzan ere herri akordioa iruten hasi behar du.

Herri akordio bat non heziketa prozesuaren parte diren aktoreek saretuko duten. Eskuz esku hezkuntza formala, ez-formala eta informalak, herritarrek, ehunduko duten akordioa. Nazio ikuspegia oinarri eta helburu. Eta adostasunak blindatzeaz haratago, betikotuak diruditen korapiloak askatzen lagundu eta beste eredu berri baten bidean jarriko gaituena. ”

Gehiago irakurtzeko klik BERRIA.

INPOSIZIORIK EZ!
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



2017-01-23


Gaur, hilak 23, hezkuntza eragile eta hezkuntza komunitatea elkartu gara Legebiltzarrearen aurrean. Elkarteratze honetan gure hezkuntza eredua bestelakoa dela adierazi diogu Cristina Uriarteri: euskalduna, anitza, demokratikoa…

Erabakiak hartzeko unean hezkuntza komunitatearen iritziak, ekarpenak, proposamenak … entzun eta kontutan hartu beharko ditu Hezkuntza sailburuak. Bakarrik horrela, hezkuntza eragile eta hezkuntza komunitate eta herritarrekin batera, adostasunak bilatzen, lortuko baitugu Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema erakitzea.








INPOSIZIORIK EZ!

LOMCE EZ! HEZIBERRI EZ!

GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


Leire Barrera, HPTaren kidea, Gaur 8an ekarrizketatua izan da. Hausnartzeko eta partekatzeko oso oso artikulu interesgarria.











2017-01-10

BILERA - URRIAK 11



KAIXO KAGUNOK!
GOGORATU GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMAko kideok, asteazkenean, urtarrilak 11, 19:00etan Landatxo Gizarte-etxean zita bat dugula.
Denok parte har dezakegu, familia, langile, ikasle eta herritarrok.
Gaiak:
  • Ebaluazioa eztabaidara!
Jardunaldien prestaketa.
  • Besteak

Kaixo lagun!
¡Os recordamos que este miércoles, 11 de enero a las 19:00, tenemos una reunión en El Campillo!
Tod@s podemos participar: familias, alumn@s, trabajador@s, herritarrak…
Trataremos:
-La evaluación a debate!
Preparación de las jornadas.
-Otros




LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO SISTEMA INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN, HEMEN,GURE HEZKUNTZA ERAIKI!