2018-01-15

"Benetan sinetsi behar dugu ikasteko beste modu batek emaitzak ematen dituela"



"Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa" argitaratu du Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak, urtebetez hainbat aditurekin batera burututako gogoetaren ondorio. Hezkuntza hobetzeko hamar gako bildu dituzte bertan eta aitzakia horrekin mahai-ingurua egin dute Mondragon Unibertsitatean.
Ane Ablanedo, Nerea Alzola, Xabier Sarasua eta Nora Salbotx.
Hiru oinarri ditu Hik Hasiren proposamenak: hezkuntzak finantzaketa eta esku-hartze publikoa izan behar du, ikastetxe bakoitzak autonomoa izan behar du, eta ezinbestekoak dira hezkuntza-eragileen arteko lankidetza, gertuko administrazioaren inplikazioa eta herriko gainerako eragileen partaidetza. 
Saioak eman duen hainbat puntu interesgarri irakurtzeko klik Argia.
PROPOSAMEN OSO INTERESGARRIA.
HAUSNARTZEKO, EZTABAIDA PIZTEKO...EZIN HOBEA

GUK ERE KALITATEZKO HEZKUNTZA NAHI DUGU
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

No comments:

Post a Comment