2014-06-28

ZORIONAK GASTEIZKO HEZKUNTZA KOMUNITATE OSOARI!!

Egindako lan guztiagatik, hezkuntza sisteman erakutsi duzuen inplikazioagatik, etorkizuna gaurdanik defendatu behar dugula erakusteagatik!


ZORIONAK, Gasteiz ere LOMCErik gabeko Hiria izateko beste pauso bat eman du gaur udalean; tren honen beste bagoi bat bilakatu gara eta aurrera segituko dugu... Guztiok batera lortuko dugu!
 

 
AUPA ZUEK, disfrutau oporrak ta hurrengo ikasturterarte!!

 
GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMA

2014-06-24

Hasi du zirimiria (BERRIA)

Irailean LOMCE abiatuko du Jaurlaritzak eskoletan, nahiz ez dion erabat segituko.

Martxan izango dira proba orokorrak eta erlijioaren ordezko polemikoa.

Curriculuma egiteko du

2014-06-23

Uriarte asume ahora que sí aplicará la Lomce (El Mundo)

Uriarte asume ahora que sí aplicará la Lomce

  • Los tutores deberán encargarse de enseñar Valores Sociales y Cívicos

  • Se prevé la continuidad de Educación para la Ciudadanía y los Derechos Humanos

La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura,...
La consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte, en el Parlamento. Efe

Hezkuntza Plataformen Topagunea - 2013/2014 ikasturteko balantzea

2014-06-19

Aiaraldean LAN, BIZI eta IKASI!

-AIARALDEAN LAN, BIZI ETA IKASI-

Gazteok etorkizuna borrokatzen!

Krisiaren izenpean estaltzen duten lapurreta honek gogor kolpatzen gaitu gazteok. 2007 aurretik ere prekarietate gordina bizi genuen, krisia sistemikoa baita, kontrakoa sinestarazi nahi izan diguten moduan. Azken urteetan baina, Espainiako eta Frantziako gobernuak zein euren sukurtsal diren Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua egiten ari diren eskubideen murrizketak arnasik gabe uzteraino estutzen ari zaizkigu lepoa. Gazteon langabeziak nabarmen gora egiteaz gain – 23 puntu baino gehiago 2007tik- gure lan baldintzak ere nabarmen okertzen ari dira. Besteak beste, patronalaren aginduei men eginez, kaleratzeak erraztuz, negoziaketa kolektiboa pikutara bidaliz eta lan kontratu mota prekarioetan sakonduz. Guzti honek gazte, emakume eta etorkinok oso ongi ezagutzen dugun lan merkatu beltzera bultzatzen gaitu gero eta gehiago. Eskubide gabeko subjektu bilakatu nahi gaituzte boterean dauden politikari ustelek, eurek ustelkeriaren eta esklabutzaren bidez aberasten ari diren bitartean.

2014-06-12

Araba Euskaraz 2014: egitaraua eta ibilbidea

Igandean, hilak 15, Araba Euskaraz 2014 ospatuko da Lapuebla Labarkan.

Aurten Arabar Errioxan kokatzen den Assa ikastolak antolatu du, 'Mugan bizi, bizi' lelopean. Hirugarren aldia izango da Araba Euskaraz bertan ospatuko dena eta ibilbidea aurreko bi aldietan egindakoaren antzekoa izango da. Guztira, sei kilometro izango ditu eta bost gunetan egongo da banatuta, bakoitzak bertako mahats baten izena jasoko du: Biuragunea, mazuelogunea, tenpranillogunea, garnatxagunea eta grazianogunea.

Bertara joateako modurik egokiena Fuenmayor herritik igarotzea dela adierazi dute antolatzaileek.

Ibilbidea

Egitaraua

2014-06-11

Hitzaldiekin jarraitzen dugu





 Plataformak jarraitu du lanarekin, astelehenean Izarran, atzo Gopegin eta gaur Legution izango gara.

Guztietan kezka nagusia da, eta jendearen gogoak lan egiteko ere bistan




Guztion artean lortuko dugu.

Guk gure hezkuntza eraiki!

LOMCErik gabeko herria