2018-01-15

Aramaioko Herri Curriculumaren aurkezpena



Pasa den ostiralean, Urtarrilak 12,Porrotxen umore ona lagun hartuta orain dela hiru urte abian jarritako lana aurkeztu zuten, eta aurrera begira jarri ziren aramaioarrak.
Aramaioko Herri Curriculuma (AHC) lantzen diharduen Itziar Blazquez Herrarte gurasoak azaldu zien horren zergatia: "Herri batek duen nortasuna eta berezitasuna ezin du definitu kanpotik datorren curriculum batek, hortaz, euskal curriculumaren osagarria izango da gurea". Eta horretarako herritarren parte-hartzea eskatu zuten helburua delako herritik jasotakoa (kultura, ondarea, jakintza…) eskolara eroan, eta, eskolan landutakoa herrira itzuli.
Gehiago irakurtzeko klik goiena eta argazkiak
Herri eta hiri bakoitza bere herri curriculuma osatzen joan daiteke. Nola? Herriko jakintzak, hizkuntzak, historiak, ondareak, bizimoduak, ohiturak, balioak… batzen.
Apurka apurka, herriz herri, gure hezkuntza ehuntzen joan gaitezke. ZORIONAK ARAMAIO!!!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!





No comments:

Post a Comment