2016-09-28

EBALUAZIOA ESKOLAN. ERRONKAK ETA ALTERNATIBAK.


Alderdi politikoen erantzunak



Esan genuen bezala, modu baten edo bestean, LOMCEren kontra agertu diren alderdiei galdera batzuk luzatu genizkien iragan larunbatean egindako agerraldian.

Konkretuki, PNV, PSE, Elkarrekin Ahal Dugu eta EH BILDUri zuzendu gintzaien. Aste honetan ere, sare sozialen bidez eta baita emailez ere galdera horiek egin dizkiegu guzti hauei.

Harritu gaitu, izan ere, zoritxarrez, lau alderdi horietatik soilik hiruk erantzun digute. Galderak erantzun dizkigutenak EH BILDU, PSE-EE eta Elkarrekin Ahal Dugu izan dira.

Eskerrik asko EH BILDUri, PSE-EEri eta Elkarrekin Ahal Dugu-ri erantzunak luzatzeagatik.




Hala ere, aipatutako lau alderdi politikoen hezkuntza programen loturak dituzue hemen:

Aurrerantzean, espero dugu LOMCEri planto egin eta gure hezkuntza sistema propioa eraikitzeko, alderdiokin ere harremana izaten jarraitzea.

EBALUAZIO HONI EZ!
INPOSIZIOEI EZ!
Guk , Orain, Hemen GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



2016-09-26

Hedabidetan Uriartek gauza bat esaten du baina irailaren 23an publikatu duen dekretuan benetako asmoa jasotzen da.


Argi eta garbi ikusten da Eusko Jaurlaritzarentzat euskara ez dela lehentasun bat, eredu linguistikoen aldeko apustua eta lotsarik gabe LOMCE legea aplikatzen duela.
Behin eta berriro gauza bat esan eta beste bat egiten du.

Adibide gisa, hona hemen dekretuaren bi artikulu:

2016ko irailaren 23a, ostirala
127/2016 DEKRETUA, irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

Heziberri 2020 planaren Markoak Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumaren ildo nagusi komunak zehazten ditu.
Bada, dekretu honek bat egiten ditu, eta Batxilergoko curriculumaren eta Batxilergoko irakaskuntzen antolamenduaren funtsezko ezaugarriak arautzen ditu.
10. artikulua.– Elebitasuna eta eleaniztasuna.

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak elebitasuna bultzatuko du hezkuntza eleaniztun baten barruan, hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduz. Horretarako, lehentasunezko tratua bermatuko du euskararentzat, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozial desorekatua konpentsatzeko, ikasleek Batxilergoa amaitzean komunikazio-konpetentzia aurreratua sendotu dezaten euskaraz eta gaztelaniaz, eta komunikazio-konpetentzia praktikoa eta eraginkorra, berriz, atzerriko lehen hizkuntzan. Hori guztia, atzerriko bigarren hizkuntza batean konpetentzia nahikoa lortzea baztertu gabe, Hizkuntza Proiektuan hala jasoa duten ikastetxeetan.

Edonola ere, bi hizkuntza ofizialen hizkuntz eta literatur komunikaziorako konpetentziaren erreferentzia-maila ikasle guztientzat berdina delarik, ikasleen eta haien ingurunearen baldintza soziolinguistikoak ere hartuko ditu aintzat, eta, horrenbestez, ikastetxeek baldintza horietara egokituko dituzte beren Hizkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua, eta eragile aktiboak izango dira hizkuntza normaltzeko prozesuan.

2.– Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea da hezkuntza-sistemaren xedeetako bat, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan adierazpide normala izan dadin bultzatu eta bermatu behar du hezkuntza-eskumenak dituen sailak.

3.– Ikastetxeek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte Batxilergoan, ikasleak egiaz jabetu daitezen bi hizkuntza ofizialak ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko abileziak erabiltzeko konpetentziaz eta, hartara, biak erabiltzeko gai izan daitezen alor pertsonaleko, sozialeko eta akademikoko egoeretan.

4.– Batxilergoa egiten duten ikasleak Oinarrizko Hezkuntzan aukeratutako hizkuntza-eredu berean eskolatzea bermatuko du hezkuntzaren alorreko eskumena duen sailak. Eta, ildo horretan, euskarazko prestakuntza-eskaintza sustatuko du Batxilergoan: D ereduko eskaintza areagotuko du; B ereduan, eskaintza ezarriko du, pixkanaka eta plangintza bati jarraituz; eta, A ereduan, ikasgaiak euskaraz ematea bultzatuko du.

5.– Elebitasunetik abiatuta, ikasleak eleaniztunak izateko bidean aurrera egiteko, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera sendotzeko neurriak hartuko dituzte ikastetxeek, eta, pixkanaka, beren hizkuntza-proiektu eta curriculum-proiektuen barruan ikasgai ezberdinetako curriculum-edukiak atzerriko hizkuntzan irakasten hasi ahal izango dira, betiere, dekretu honetako 11. artikuluan ezarritako printzipioekin bat.

6.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak behar diren neurriak ezarriko ditu ikastetxeetan ikasgaiak, pixkanaka, atzerriko lehen hizkuntzak irakasten has daitezen, dekretu honen laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako hezkuntza-sistema hobetzeko planari jarraituz.


VII. KAPITULUA IKASLEEN EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA

38. artikulua.– Batxilergo amaierako ebaluazioa eta batxiler-titulua.

1.– Bigarren maila amaitzean, ikasleek banakako ebaluazio bat egingo dute, eta bertan ikusiko da zenbateraino berenganatu dituzten konpetentziak.

2.– Batxiler-titulua eskuratzeko amaierako ebaluazioa gainditu beharko da, eta Batxilergoaren amaieran 10etik 5 edo gehiagoko kalifikazioa ezinbestekoa izango da.

3.– Batxiler-tituluak ematen duen ahalmenaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.5 artikuluan ezarritako goi-hezkuntzako ikasketak egin daitezke.

4.– Batxiler-tituluan honako informazio hau adierazi beharko da gutxienez:
a) Egindako modalitatea. Batxiler-titulua modalitate batean baino gehiagotan lortu nahi duten ikasleen kasuan, amaierako ebaluazioan gainditutako modalitateak adieraziko dira.
b) Batxilergoaren amaierako kalifikazioa.

Dekretu osoa irakurtzeko klik hemen

LOTSAGARRIA!
HEZKUNTZA KOMUNITATEAK GURE EUSKAL HEZKUNTZA PROPIOAREN ALDE URRATSAK EMATEN JARRAITUKO DUGU!
INPOSIZIORIK EZ!
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!






Artikulu interesgarria HPTko kide batzuek idatzi dutena:


Hezkuntzak arduratzen gaitu

Hezkuntzak arduratzen gaitu. Bai, oso. Hezkuntza sistema larriki gaixorik dagoelako. Sintoma guztiek diagnosi horretara eramaten gaituzte. Aurten ere, ezegonkortasunean hasi dugu ikasturtea. Berrriro ere, EAJk zuzentzen duen Hezkuntza Sailaren arduragabekeria agerian geratu da. Hori bai, argi daukaguna zera da: LOMCE legearen aplikazioa bete-betean eramango dela aurrera Heziberriren bidez. Eta hori gutxi balitz, Madriletik inposaturiko murrizketak ere berton aplikatuko dituzte.

 Hezkuntza Sailak ez du kontuan izan hezkuntza komunitate osoak aho batez aldarrikatzen duena: LOMCE/Heziberriren aplikazioa bertan behera uztea, eta gure herriak behar duen hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak ematea. Hezkuntza Saila entzungor dago. Horregatik guztiagatik diogu hezkuntza sistema larriki gaixorik dagoela….

Leire Zelaia, Samuel Pasandin, Leire Barrera (Hezkuntza Plataformen, Topagunea )

Gehiago irakurtzeko klik Berria

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



2016-09-19

Eztabaidarako atea zabalik dago



EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. KANPAINA. HEZKUNTZA
Hezkuntzak leku handia izango du hurrengo legealdiko agendan. Hitzarmen bat egiteko beharraz mintzatu dira alderdi gehienak, eta lege bat egiteko proposamena ere mahai gainean dago. Bi gai dira giltzarriak: finantzaketa eta hizkuntz ereduak. Gehiengo ezberdinak sor litezke.

Aurreko ikasturtean zintzilik geratu dena irtenbide bat izateko aukera izango dugu hauteskunde ostean.

Gehiago irakurtzeko klik Berria

Hezkuntza sistema propioa izateko urrats sendoak emateko garaia da. . Horregatik Hezkuntza Plataformen Topaguneak eskatzen dugu, datorren legegintzaldian, LOMCEren inguruan baino, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gure hezkuntzaz harro hitz egin ahal izatea. Eskatzen dugu, datorren legegintzaldia hezkuntza akordioen aroa izan dadila eta ez hezkuntza sailaren aldebakarreko erabakiena. Eskatzen dugu, datorren legegintzaldia LOMCEri planto egiteko legegintzaldia izatea eta ez Heziberriren izenean izkutatzea.

GUK ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



Hezkuntza plataformen topaguneak larunbatean, hilak 17, agerraldi bat izan genuen Bilbon.


Hemen duzue EAEko alderdi politikoei zuzentzen gatzaiena:



  • Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean arituko zarete LOMCEren ez aplikaziorako?
  • Zer egingo duzue LOMCEren aurrean planto egingo dugun ikastetxe, familia eta ikasleekin?
  • LOMCEren aurrean aktiboa izango zarete?
  • Zein da Heziberrirekiko zuen jarrera?
  • Ebaluazioari dagozkion Heziberri dekretuak bertan behera utziko dituzue?
  • Hezkuntza sistema propio baten alde zaudete?
  • Nola garatu?
Galdera hauei nolabaiteko erantzuna ematea espero dugu. Erantzun horiek, HPT-tik gure barne saretik zabalduko ditugu eta baita publiko egin ere, datorren astean.

Eskatzen dugu, datorren legegintzaldian, LOMCEren inguruan baino, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gure hezkuntzaz harro hitz egin ahal izatea. Eskatzen dugu, datorren legegintzaldia hezkuntza akordioen aroa izan dadila eta ez hezkuntza sailaren aldebakarreko erabakiena. Eskatzen dugu, datorren legegintzaldia LOMCEri planto egiteko legegintzaldia izatea eta ez Heziberriren izenean izkutatzea.
(Texto en castellano)

Las políticas que hasta ahora han llevado desde Lakua tienen que cambiar. Por eso, queremos trasladar unas preguntas a los partido políticos 
  • ¿Vais a colaborar con la comunidad educativa para la no aplicación de la LOMCE?
  • ¿Qué vais a hacer con respecto a los centros, familias y estudiantes que nos plantemos ante la LOMCE?
  • ¿Vais a ser un activo frente a la LOMCE?
  • ¿Cual es vuestra postura con respecto a Heziberri?
  • ¿Derogareis los decretos de Heziberri referidos a las evaluaciones?
  • ¿Estáis a favor de un sistema educativo propio?
  • ¿Cómo construirlo?

Pedimos que la legislatura que viene sea la legislatura para que, en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa podamos sacar pecho y hablar de nuestro sistema educativo y no de la LOMCE. Pedimos que la legislatura que viene sea la legislatura de grandes pactos educativos y no de decisiones unilaterales por parte del departamento de educación. Pedimos que la legislatura que viene sea la legislatura de hacerle planto a la LOMCE y no de camuflarla bajo Heziberri.

Bideoa eta eta informazio osoa izateko klik Hezkuntzaplataformentopagunea
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI