2018-03-23

LH 6. MAILAKO KANPO EBALUAZIOARI PLANTO EGIN DIOGU!


Lehen Hezkuntzan martxoaren 5an hasi ziren LOMCE eta Heziberriren araberako azterketak amaitu dira. Laugarren urtez, elkarlanean, ikasle, langile eta familiak aurre egin diogu azterketa inposatuari.
PLANTO EGIN DIOGU!
ZORIONAK Aresketa, Latiorro, Luis Elejalde, San Ignazio, Umandi, Luis Dorao, Armentia eta planto egin duzuen beste guztioi!
ZORIONAK modu kolektibo zein pertsonalean kalifikazio eta etiketatzen duen ebaluazioaren aurka eta ebaluazio hezitzailearen aldeko apostua egiten duzuen guztioi!






           

2018-03-19

GAUR ERE PLANTO EGIN DIOGU KANPO EBALUAZIOARI! ZORIONAK UMANDI!


Luis Elejalde, San Ignazio, Aresketa ikastola(Amurrio), Latiorro(laudio)…lehenak izan ziren LH 6. Mailako kanpo ebaluazioari planto egin ziotenak eta berdina egin dute gaur, martxoaren 19an Umandin. Hurrengoak Armentia ikastola eta Luis Dorao izango dira azterketa inposatuari planto egingo diotenak.
ZORIONAK UMANDI! ZORIONAK ETA MILA ESKER!!
DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!




BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN


LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!

2018-03-12

“Las familias tienen que recibir la información para poder contrastar y tomar una decisión”

Esta semana comenzaban las evaluaciones externas de la LOMCE/ Heziberri en diversos centros de Araba, en muchos de los cuales, la comunidad educativa se ha plantado.
Hemos tenido en estudios a Blanca Martinez de San Vicente, que pertenece al Hezkuntza Plataformen Topagunea (red de plataformas del ámbito educación), quien nos ha contextualizado la lucha contra la LOMCE y Heziberri, su estado actual, reivindicaciones desde las plataformas y hoja de ruta para los siguientes meses, en los cuales se llevarán a cabo más evaluaciones.

Informazio osoa entzuteko  klikatu Suelta la olla
LOMCE EZ!  HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!

2018-03-07

LOMCE ETA HEZIBERRIK INPOSATUTAKO AZTERKETEI PLANTO EGITEN ARI GARA


Martxoaren 5an hasi dira LOMCE/Heziberriren araberako azterketak egiten Eusko Jaurlaritzak aukeratu dituen zentroetan. Egin baino horretarako deituta dauden ikasleak, izan ere, ez badira klasera aurkezten ikasleek ez dute azterketa zertan egin beharrik.

Eta plantoak hasi dira jada. Planto egiten lehena Aresketa ikastola izan da Aiaraldean. Latiorron ere guraso ugari mobilizatu dira y oso agerikoa izan da azterketaren aurkako jarrera.

Gaur, hilak 7, Gasteizko Luis Elejalden jarraipen handia izan du plantoak, 6 ikasle izan ezik gainontzekoek plantoa egitea hautu dute. San Ignazion 21 ikasle deituta zeuden azterketa egitera baina solik 8 agertu dira.



Gehiago irakurtzeko klik Halabedi

HEZKUNTZA KOMUNITATEAK ARGI DUGU!
LOMCE/HEZIBERRIri EZ!!
AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!
GURE GURE EBALUAZIO PROPIOAK!



2018-03-05

LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketa Arabako 27 ikastetxetan egin nahi dute


Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntza 6.mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4.mailako ikasleak maiatzean.



Aurreko urtean planto egin zuten Koldo Mitxelenako ikasleek

Martxoaren 5ean hasita eta hilabete bereko 22an amaituta, LOMCE eta Heziberriren araberako azterketak egongo dira horretarako Eusko Jaurlaritzak aukeratu dituen zentroetan. Egon baino, horretara deituta egongo dira ikasleak; izan ere, ez badira klasera aurkezten, ikasleek ez dute azterketa zertan egin beharrik.

Araban, Hala Bedik jakin duenez, 27 ikastetxe ezberdinetan egin nahi dute azterketa. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek egin beharko lituzkete hauek. 27 hauetatik, 19 publikoak dira eta haien artean daude: Latiorro, Laudion; Lukas Rei, Amurrion; Barandiaran, Langraitzen, Luis Dorao, Luis Elejalde, Umandi, San Ignacio, eta San Martin, Gasteizen. Gainontzeko 11 ikastetxe publikoak zeintzuk diren konfirmatu gabe dago oraindik.

Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu dute. “Aipatutako zentroekin harremanetan gaude”, adierazi dute topagunetik. Informazioa elkarbanatu eta erantzun bat emateko klaustro eta familia-bilerak egiten hasi dira jada eta, momentuz, familietatik nahiko inpresio positiboa jaso dute. Hala ere, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera:“Zailtasun handia” dagoela nabarmendu dute, informazioa jaso eta trukatzeko batez ere; ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira. Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek. Eta azkenik, “berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, apiriletik aurrera
Topaguneko kideek baieztatu dutenez, “inposatutako beste bi azterketa bolada etorriko dira apiriletik aurrera”. Oraingoan, DBHn izango da. ‘Pisa’ izeneko azterketa egitera daude deituta ikasleak apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean. Azterketa hau egiten duten zentro berdinetan, maiatzaren 7tik 18ra DBHko 4.mailako ikasleek errebaliden froga egitera deituko dituzte.
Konfirmatu dutenez, Araban,Samaniego (Gasteiz), Lakua (Gasteiz), Badaia institua (Langraitz) eta Amurrioko Arezketa ikastola egongo lirateke zerrendan.

Gehiago irakurtzeko klik halabedi eta argia

AURTEN ERE....AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!!!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!