2016-11-30

LOMCE desegiteko lehen pausoa


LOMCE desegiteko lehen pausoa

Selektibitatearen sistemari eustea erabaki dute Espainiak eta erkidegoek, errebalida baztertuta

Espainiako Gobernuak eta erkidegoetako ordezkariek bilera egin zuten atzo, eta han hartu zuten erabaki irmoa.

ERREBALIDARIK AURTEN?

Ez. Errebalida gisara jo daitekeen azterketarik ez, behintzat. Unibertsitatera joateko bakarrik izango da giltzarria: hark zehaztuko du notaren %40, selektibitateak bezala. Lanbide Heziketara joan nahi dutenek ez dute proba egin beharrik.

BATXILERGOKOA, NOLAKOA?
Selektibitatearen igualtsua izango da, unibertsitaterako sarbidea. Bigarren mailako ikasgaiak sartuko dituzte, enborrekoak: Espainiako Historia, Gaztelania, Ingelesa, Euskara, eta Batxilergoko adarrarekin lotutako hiru ikasgai enborreko. Ingeleseko ahozko probarik ere ez dago.

ETA DBH AMAIERAKOA?
Errebalidarik ez da hor ere. Izatez, ez dute denek proba egingo; «lagin bat» hartuko dute bakarrik. Ikasleek berdin jasoko dute titulua proba egin edo ez, gainditu edo ez. Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek ere titulua jasoko dute irakasleek helburuak lortutzat jotzen badituzte.

Proban —egiten dutenek— laugarren mailako ikasgaiak izango dituzte: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Geografia eta Historia,
Matematika, eta adarreko bi arlo.


LEHEN HEZKUNTZAN, ZER?

Bi proba daude: hirugarren mailakoa eta seigarren mailakoa. Espedienteari ez diote eragiten. «Lagin» gisakoak izango dira aurrerantzean, ez denek egitekoak. Jaurlaritzak arazoak izan zituen hirugarren mailako probarekin, eta seigarren mailakoa ez zuen egin.

ZER BERRI MADRILEN?
Kongresuan azpibatzorde bat eratuko dute etzi, hezkuntzako «itun nazionala» lortzea helburu duena. PPk, PSOEk eta Ciudadanosek elkarrekin aurkeztu dute talde hori martxan jartzeko proposamena. LOMCEren ordezko legerako adostasuna lortzea da batzorde horren egitekoa. Urte erdian adostasuna egiteko itxaropena dute. Legea egiteko, hala ere, epe luzeagoa beharko da.

ETA EUSKAL HERRIAN?
Batxilergoko proba selektibitatearen antzekoa izan dadin, lanean hasiak ziren Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua. Madrilek bide hori onetsi du orain. DBHko proba ez egitekotan ziren bi gobernuak, eta aukera izango dute, azterketa ez denez derrigorrezkoa izango. Lehen Hezkuntzako azterketa egin zuten iaz Nafarroan; Jaurlaritzak eskolen esku utzi du.

Gehiago irakurtzeko klik Berria

Zer gertatuko da hemen? Ikusteke dago. Heziberriren dekretuekin LOMCE legearen ezarpena bermatuta dago. Eta ez bakarrik ebaluazio sistema. Erlijioaren inposizioa, gizarte eta herritarren balioen lanketa eta ebaluazioa, arloen statusa ata edukiak, gure hizkuntza-euskara- hirugarren mailako hizkuntza bihurtzea… Eta zer esan ebaluazioari dagokionez: Lehen hezkuntzan,- ebaluazio sistema propiaren izenean- LOMCE ezarrita dago 3. eta 6. mailetan. Den-dena inposatu zaigu.

Zentroetan argi dugu:

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


2016-11-28

La incógnita de la Selectividad. Los cambios de la Lomce hacen que nadie sepa quién debe hacerla



Las administraciones no tienen organizada ninguna estructura, ni han seleccionado al personal para elaborar las preguntas. Y, aunque no lo parezca, queda muy poco tiempo.

En el País Vasco también queda sin contestar la gran pregunta. ¿Quién diablos se va a encargar de organizar todo esto?

Desde el Gobierno Vasco sostienen que «si la reválida no es reválida y es similar a la Selectividad, el sentido común dice que lo mejor sería prorrogar lo del año pasado y que la organice la Universidad». Pero también admiten que «no sabemos quién tiene que hacer las pruebas». «Estamos en ascuas y, como nosotros, todo el mundo», añaden.

Gehiago irakurtzeko klik ElDiario

Hezkuntza Sailak, beti bezala, ez du erantzunik .Batxilergoko irakasle eta ikasleek ez dakite zer nolako proba izango den… Benetan, oso kezkarria.

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!