2014-03-27

Hitzaldia Zabalganan


Hemen dituzue Zabalganako eskolan egindako hitzaldiaren argazki batzuk.

Gasteizko Hezkuntza Plataformako kideak ikus dezakezue mahaian. 

Oso ondo egon zen hitzaldia. Ia 70 pertsona etorri ziren guraso eta irakasle artean. Azaldu zirenen artean aniztasun handia izan zen.

Uste dugu jendea motibatuta atera zela eta galdetzen zuten zer egin zezaketeen LOMCEren kontra.

JARRAITUKO DUGU! ANIMATU ZU ERE!


2014-03-25

Benetako curriculuma (berria.info)



Benetako curriculuma

Kanpoko argitaletxeen liburuak nagusitzen ari dira ikastetxeetan. Euskal Herririk ez da ageri mapetan: zulo bat Trebiñun, 'Frantzia' Iparraldean... Andreen eta gizonen arteko parekidetasuna ere urrun dago.

(Irakurri gehiago)

2014-03-24

Hitzaldia bihar Zabalgana Eskolan



Guraso Elkartea. LOMCEri buruzko hitzaldia 
Zer gertatuko da nire seme/alabarekin datorren urtean, LOMCE legea inposatuko dutenean?
¿Qué va a pasar con mi hijo/a el año que viene cuando impongan la LOMCE?

Eguna: martxoak 25, asteartea. Ordua: 17:00etan.
Tokia: Zabalgana Eskolako gimnasioa

M27 ikasleok grebara! #EkinM27

2014-03-23

Aiaraldeako Gure Hezkuntza Plataforma

Aiaraldean Gure Hezkuntza Plataformak aurkezpen ekitaldia burutu zuen larunbatean, martxoak 22an. Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldon "LOMCErik gabeko herriak" dinamika abiatzeko asmoa iragarri zuten berton. Hezkuntza Plataformen Topaguneak proposatuko duen sinadura bilketa eskualdeko ikastetxeetara zabalatzeko asmoa irudikatu zuten ekitaldian, Ikasleen, Familiatako kideen, Hezkuntzako langileen eta herritarren konpromezua agertuz.

Orioko Curriculuma

2014-03-11

«LOMCE legea otsoa da, eta litekeena da horrekin guk atzera egitea 30 urte» (BERRIA)

Paul Bilbao. Kontseiluko idazkari nagusia

«LOMCE legea otsoa da, eta litekeena da horrekin guk atzera egitea 30 urte»

'Wert legea' esaten zaion erreformak euskalduntzeari eta hezkuntza komunitateari ekarriko dion kaltea zertan den eta horri aurre nola egin azalduko du gaur Bilbaok, Lazkaon.
Edu Lartzanguren
GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko burua da Paul Bilbao (Algorta, Bizkaia, 1971). LOMCE, otsoa dator. Zer da eta zer datorkigu? hitzaldia emango du, gaur, 18:30ean, Gerriko Txokoan, Lazkaon (Gipuzkoa).

2014-03-06

LOMCE, akuilu paregabea (Argia)

LOMCE, akuilu paregabea (Argia)

Atalak: Hezkuntza
Gauza bat ezin diogu ukatu Wert ministro espainolak datorren ikasturterako abiatu nahi duen hezkuntza erreformari: benetako ezten eta pizgarria izan da, Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa behar duela konturatzeko eta eredu burujabearen bide horretan ekimen eraikitzaileak ugaritzeko.

LOMCE, akuilu paregabea

LOMCE, akuilu paregabea

2014-03-04

Sortu da Hezkuntza Plataformen Topagunea


Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar dauden hezkuntza bilgune ezberdinak batzeko nahiarekin Hezkuntza Plataformen Topagunea eratu berri da. Helburu nagusiak LOMCErik gabeko guneak sortzea eta tokian toki hezkuntza sistema propioa elikatuko duten egitasmoak gauzatzea izango dira. Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.




2014-03-01

Lehen Hezkuntzako curriculuma indarrean

Lehen Hezkuntzako curriculum dekretua argitaratu du Espainiako Gobernuak. Irakurtzeko edo deskargatzeko sakatu HEMEN