2014-05-27

Hitzaldia Umandi Ikastolan




LOMCErik gabeko Gasteiz eraikitzen ari gara.


Hitzaldi hauetan guztiok gure kezkak partekatzeaz gain, zer egin dezakegu aztertzen dugu eta zer egingo dugun lantzen ari gara.

Animatu zu ere LOMCErik gabekoGasteiz eraikitzera!

Guk gure hezkuntza!

2014-05-22

LOMCErik gabeko Gasteiz - Hitzaldiak

Asteartean Angel Ganibet ikastetxean eta gaur Adurtza eta Umandi ikastoletan egongo gara LOMCERik gabeko Gasteiz eraikitzen

Zure eskolan ere nahi horrelakoa egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Animatu eta parte hartu zuk ere!

2014-05-20

Plataformaren hurrengo bilera (2014/05/21)


Berriak

Nola bermatu eleaniztasuna euskara kaltetu gabe (Argia)
Euskararen jakintzak gora egin bitartean, behera egin du erabilerak.
Aldi berean, mundu globalizatuan, geroz eta garrantzitsuagoa da hizkuntzak jakitea.
Zer egin daiteke, orduan, eskoletan gazte eleanitzak sortzeko, baina euskararen osasuna ez okertzeko? Ikasle Euskaldun Eleanitzak programa dute abian Dimako eta Donostiako ikastetxe publiko banatan.

Hariak etetear (Berria) 
Bada astebete Balearretako Irakasleen Batzordeak gose greba mugagabea hasi zuela, gobernuaren jarrera salatzeko. Dekretu bidezko hezkuntza politikak bultzatzea leporatzen diote, eta irakasleen eta ikasleen beharrak bazter uztea.


Uriarte 'deberá cumplir' la Lomce (El Mundo)

Desobedientzia aldarrikatu du STEE-EILASek LOMCE legea 'saihesteko' (Eitb)

CCOO llama a "desobedecer" el bilingüismo escolar que establece la LOMCE
La responsable de educación de CCOO de Cataluña pide al Parlamento autonómico que legisle contra la LOMCE y a las escuelas que tomen "el control del proyecto de centro" para mantener la inmersión lingüística obligatoria exclusivamente en catalán. "Si todo el mundo hace su trabajo, la LOMCE no entrará en Cataluña", sentencia.

2014-05-17

Elkarrizketa Hamaika telebistan

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Miren Larrion Gasteizko Gure Herria Hezkuntza Plataformako kidea izan dugu. LOMCEri aurre egiteko egiten ari diren urratsak zeintzuk diren azaldu digu eta hemendik aurrera egingo dutena ere bai.

2014-05-14

LOMCErik gabeko Gasteiz eraikitzen

Aste honetan ere lana ez da falta. Hitzaldiak egin ditugu Luis Elejalden eta Lakuabizkarra.












Armentia Ikastolan ere elkartu ginen LOMCErik gabeko gelak erakitzeko

2014-05-11

Hezkuntza Plataforma Topagunea

Eta Hezkuntza Plataforma Topagunearen bilera ere izan genuen, berriak hurrengo bileran komentatuko ditugu. Lan polita garatzen ari gara bai gu bai beste hainbat herritan

LOMCE ez aplikatzeko gidaren aurkezpen jardunldia

Hezkuntza eragileen atzoko jardunaldien balorazio positiboa: "Prozesua indartzeko konpromisoa berretsi dugu" 

Gure balorazioa ere oso positiboa da

Gida irakurri zuk ere eta hurrengo bileran komentatuko dugu

2014-05-05

Hurrengo bilera

Asteazkenean, maiatzaren 7a, 19:00etan, Landatxo gizarte-etxean bilera.  Hona hemen jorratuko duguna:

1. Prentsaurrekoaren balorazioa
2. LOMCErik gabeko Gasteiz dinamika: Eskoletan.  Kalean. Hurrengo ekintzak.
3.- Informazioa: desobedientzia gida. Hezkuntza plataformen Topagunea
4.- Norberak lekarkeena.


ANIMATU, PARTE HARTU ETA ZABALDU!!

EUSKAL HERRIAK  BERE HEZKUNTZA ERAIKI 
 LOMCErik gabeko HERRIA!