Larunbatean,
hilak 28, Gasteizko kaleak bete genituen. Arabako herri eta Gasteizko
auzoetako familia, ikasle, langile eta herritarron ahotsak entzun
ziren.
Ez
zen inor falta: Aiara aldea, Maestu, Kanpezu, Agurain, Legutio,
Gopegi, Arrazua-Ubarrundia…etabarrekoak. Aretxabaletakoak ere
Gasteizera hurbildu ziren.
Gasteizko
hezkuntza komunitatea ondo ordezkatuta egon zen. Ikasbidea,
Salburua, Arantzabela, Aranbizkarra, Odon Apraiz, Gereñu, Ramon
Bajo,Barrutia, Toki Eder, Umandi, Landazuri, Zabalgana, Elejalde,
Adurtza, Ganivet, Armentia, institutuko ikasleak… Hiru zutabetan
banatuta jai giroan, Foru
plazara abiatu ginen. Gure
aldarrikapena ozen entzun zen: Eze z, ez, LOMCEri ez! Ez, Ez,
Ez, inposiziori kez! GUK, ORAIN, HEMEN! GURE HEZKUNTZA ERAIKI!
Foru
plazan, denok elkarrekin, elkar laguntzen, gozatzen… mosaiko bat
eraiki genuen. Kanta eta dantza egin genuen ere: RIKI RIKI GUK,
GUREA!
Asko
izan da egunotan egin dugun lana. Ilusioz beterik, adin ezberdinetako
kideok, haurrak, gazteak zein nagusiak, gure indarra batu eta gure
nahia zein den ondo baino hobeto adierazi dugu: inposizioen
gainetik gure hezkuntza eraiki nahi dugu. Egunez egun, denok
elkarrekin, denok elkarlanean…Saltoa eman dugu .Gure hezkuntza
eraikitzera goaz!
GUK EZ DUGU LOMCErik
NAHI,
ESAN OZENKI!
GURE HEZKUNTZA NAHI DUGU
HEMEN ERAIKI,
GUZTIONTZAT, EUSKALDUNA,
AZAL ETA MAMI!!
( Barrutia ikastolakoak sortuta)