2014-09-17

LOMCEren ezarpena 2014-15 ikasturtean. Lagundu osatzen!

2013/06/17: "LOMCEk ez du inolako adostasunik" Uriarte.
2013/11/28: LOMCEren kontra auzitegietan egingo du bidea Uriartek.
2014/01/30: Urkulluk dio, LOMCEk parean izango duela euskal gobernua, eta LOMCEa aurten ezin dela ezarri .
2014/03/14: Uriartek "lasaitasuna" eskatu du LOMCEri dagokionez, datorren urtea "antolatua" baitago.
2014/09/10: "Gutxiegi elkarrizketan eta bateratasunean, ohorezko matrikula inposizioa eta inprobisazioa" Urkullu.

Eta zein da EAEko ERREALITATEA?
Hau jakiteko inkesta erraz bat betetzea eskatzen dizugu, zure ikastetxearen berri emanez. LOMCE aplikatzen hasi da. Lagundu hau aztertzen!
Ikastetxeetako zuzendaritza taldea, andereño, maisu, irakasle, hezitzaile....... inkesta bete eta bidali, 5 minutu besterik ez dira behar, eta guztiz anonimoa izango da.

Mila esker aldez aurretik!!!!!!


Inkesta

2014-09-16

Instrucciones sobre el Área de Valores Sociales y Cívicos (Gobierno Vasco)

LOMCEa hemen dugu.

Dagoeneko bidali dituzte BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOEN irakasgaiaren edukiak.

Ebaluagarria izateaz gain, bertan agertzen diren "balioak" aztertzea merezi du.

Ikusteko sakatu HEMEN

2014-09-08

Plataformaren bilera

Asteazken honetan, Landatxo etxean, arratsaldeko 19etan ikasturte honetako lehen bilera egingo dugu.

LOMCErik gabeko Herria sortzera goaz!


2014-09-07

Ikasle Abertzalak

Klasez klase, hezigunez hezigune, ikasleok aztertuz, astinduz eta sortuz, Euskal Eskola Nazionala eraiki dezagun!

2014-09-04

Badator LOMCE legea (Infozazpi)

EHIkastolak lehendakari Koldo Tellitu eta Sortzen Elkarteko Bego Bitorikarekin, LOMCE legeaz aritu dira.

Entzuteko jo HEMEN

2014-09-03

Mila esker, Wert jauna!


Leire Zelaia, Aitor Otaño, Leire Barrera eta Miren Larrion
Euskal Herriko Hezkuntza Plataformen Topagunea
Mila esker zure gardentasunagatik! Mila esker zure egoskorkeriagatik! Mila esker bide onetik goazela hain garbi uzteagatik! Mila esker, Wert jauna!
2014/09/03

Bai, zuk hezkuntza baztertzailea eta segregatzailea ezarri nahi duzu. Guk aukera berdintasunean oinarrituriko hezkuntza inklusiboa sustatu nahi dugu. Zuk hezkuntza pribatua eta katolikoa bultzatzen duzu. Guk kalitatezko hezkuntza herrikoi, publiko, berria eta laikoa dugu oinarri. Zuk ikasle espainol homogeneoak nahi dituzu. Guk ikasle euskaldun eleanitzak sortu nahi ditugu. Zuk balore antzuetan adoktrinaturiko ikasleak produzitu nahi dituzu. Guk errespetuan, berdintasunean, kulturartekotasunean eta elkartasunean hezitako etorkizuneko pertsonengan amesten dugu. Zuk parte-hartzerik gabeko eskola komunitateak nahi dituzu. Guk hezkuntza komunitate eta gizarte osoaren parte-hartzeaz eraikiko ditugu gure ikastetxeak. Guk auzora, herrira, Euskal Herrira eta mundura irekita dauden ikastetxeak maite ditugu.