2014-01-21

Agate deuna ospakizuna - Informazio orokorra



Hasieran egungo egoera gogoratzen da:  LOMCEa dagoeneko indarrean dago  suposatzen duenarekin: aplikazio zuzena. 

Plataformako kideok, hasierako konpromisoarekin jarraituz, ez aplikazioa lortzeko ekimen ezberdinak garatzen jarraituko ditugu. Eta horregatik,  proposamen bat luzatzen da: Agate Deunaren bezperan , kopletan  LOMCEri EZ! Euskal Herria bere hezkuntza  eskaria egitea.



Koplak Amets Arzalus bertsolariak sortuko ditu (laster denon eskura izango ditugu). 

2014-01-09

Hurrengo bilera, urtarrilak 15, 19:00etan Gasteizko Landatxo-El Campillon



Lehenik eta behin: URTE BERRI  ON! 

Bigarrenik, gogoratzea LOMCEa, abenduaren 30ean jarri dela martxan, 2014-15 ikasturtean Lehen Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan lehen aldiz aplikatuko delarik.