2016-10-27

Pil-pilean atalean Gasteiz Gure Hezkuntza plataformako kide Blanca Martinez de San Vicenterekin hitz egin dugu, Lomce eta Heziberri programen inguruan.





Alea FM 2016-10-25  Klik hemen

Gasteizko hainbat zentroetan hezkuntza komunitateak- familia, langile eta ikasle-, kontzentrazioak egin ditugu. Gaurko egunak balio izan du adierazteko,berriro ere, ez dugula inposiziorik onartzen; LOMCE / Heziberrirekin atzeraka goazela; gaur, hemen, eta orain gure hezkuntza eraiki nahi dugula.

Eta mobilizazioa ez da egun honetara mugatuko. Ezta pentsatu ere. Ikasturtez ikasturte, eguneroko lanean eta elkarlanean, gure indarrak batuz, LOMCE/Heziberriri aurre egiten eta Euskal Herrian hezkuntza sistema propio baten alde urratsak ematen jarraituko dugu.

Horregatik, Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak animatu nahi zaituztegu zentroz zentro antolatzera, ebaluazio inposatuei planto egitera eta antolatzen ditugun ekimenetan parte hartzera.

EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


IRUDI BATZUK














SALBURUA














BARRUTIA





















UMANDI















TOKI EDER- P. ORBISO




















ARANTZABELA















IKASBIDEA















LANDAZURI





















SAMANIEGO
















ODON APRAIZ




















LUIS ELEJALDE
























MARITURRI



















GORBEIA ESKOLA, ZIGOITIAn

Informazio gehiago klik eitb





LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!
 


2016-10-21

Urriaren 26an Espainiar Estatu mailako greba eguna deitu du Sindikato de Estudiantes-ek. Horri tiraka, Hego Euskal Herrian ere, deialdi ezberdinak egongo dira.



HPTtik ondorengo iritzia  plazaratu nahi dugu :
  • Iraila hasieran egindako asanbladan ikasturteko plangintza orokorra zehaztu genuen. 3 puntu nagusi zituen:
    • Iazko ildoari jarraitu, LOMCE/Heziberri-ri planto egitea.
    • Ebaluazio eredua gai zentral nagusi gisa lantzen hastea.
    • Murrizketak edota bestelako inposizioak salatu eta hezkuntza eragileekin harremanak mantentzea.
  • HPT- bi mobilizazio mota babestu ditu:
    • HPT-tik bultzatu ditugunak, propio.
      • Plantoa, azaroak 28ko herrialdeko mobilizazioak, ikastetxeetako kontzentrak, festa egunak herrietan...
    • Hezkuntza eragile guztiek, batera, bultzatutakoak:
      • Urriaren 12ko manifestazio nazionala, Gure Gida, iazko ikasturte bukaerako 5 sindikatuen kontzentrak...
Orain, ordea, urriaren 26ko deialdia dela eta, eragileen arteko deialdi bateraturik ez dago. Beraz, HPTren baitan bidelagun ditugun eragile guztien arteko deialdi bateraturik ez dagoenez, HPT-tik egun horrekiko posturarik ez hartzea erabaki dugu. Hori bai, tokian tokiko plataforma bakoitzak, orain arte bezala, nahi duena egiteko askatasun osoa du, noski!

Gasteizko plataformako kideok, adibidez, deialdia ez dugu ikusi ekimen puntual bat bezala. Argi dago inposizioen aurrean mobilizatu behar garela baina hezkuntza sistema propioaren alde urratsak emateko prest gaude ere. Horregatik, mobilizatzeaz gain, klaustroetan, guraso elkartetan, guraso bileretan   LOMCE-Heziberriren aplikazioak suposatzen duenari buruz eztabaidatzen  eta  ez aplikatzeko neurriak hartzen ari gara ere.PLANTO egiteko prest gaude.

Gainera, ikasturte hasieran markatutako bidea jarraituko dugu. Beraz, datorren azaroaren 5ean izango ditugun topaketetan buru belarri jarraituko dugu.

Bukatzeko, eragileen bozgorailu ere izan nahi dugunez, hona hemen bidelagun kontsideratzen ditugun eragileen posizio eta iritziak:



INPOSIZIORIK EZ!
LOMCE-HEZIBERRI EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN  GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

2016-10-14

'Heziberri 2020', Bruselan aurkeztua



Hezkuntza-bikaintasunerako jardunbide on gisa aurkeztu da Europako Parlamentuan EAEko hezkuntza hobetzeko plana.

Azken xedetzat Euskal Hezkuntza Legea duen plana 'Hezkuntza eta Heziketa 2020' Europako ekimenaren baitan kokatuta dago eta Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, «euskal hezkuntza sistemak Europa mailan duen lidergo-posizioa sendotu nahi du».

Izazkun Bilbao eurodiputatua eta aurkezpena egin zuen Xabier Aizpurua.

Gehiago irakurtzeko klik diariovasco

Galdera bat:
Azaldu da ere Heziberri 2020 egitasmoak LOMCE legea barneratu duela , hezkuntza komunitatea LOMCE-Heziberriren aurka agertzen ari dela eta aurreko ikasturtean bere ebaluazio sistemari PLANTO egin ziotela 178 ikastetxek?

Iruzurrik ez !
LOMCE-HEZIBERRIri EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI EZ!
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!