2016-11-08

LOMCE eta gero, zer?


LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako enegarren hezkuntza legetik?

Sakoneko arazoa ez da LOMCE. Sakoneko arazoa da Madrilen egositako hezkuntza lege organikoak, dena delakoak, ez diola Euskal Herriko beharrei erantzungo, baina haren menera jarraituko dugula, LOMCEk horixe erakutsi baitigu.

EAErako Hezkuntza Lege berria legegintzaldi honetan onartzeko asmoa du Jaurlaritzak.  Ez gaitezen engaina, EAErako lege berriak ere Madril izango du sabaia, baina bertakoen artean zenbat eta adostasun handiagoa izan, orduan eta indartsuagoa izango da.Eragile nagusien adostasuna lortzea beharrezkoa izango du legeak, eraginkorra izan nahi badu.

Gehiago irakurtzeko klik Argia


LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

No comments:

Post a Comment