2016-11-14

Hausnartzeko artikulu interesgarria




Gure hezkuntza sistema

Albert Einsteinek behin hau esan zuen: “Denok gara jenioak. Baina arrain bat epaitzen baduzu zuhaitzak igotzeko duen ahalmenaren arabera, bere bizitza osoan zehar pentsatuko du ergela dela”.
.
Gaur egun, gure hezkuntza-sistemak arraina zuhaitz bat igo, gero jaitsi eta azkenik 10 kilometroko lasterketa bat egitera behartzen du. Milioika neska-mutil robot bihurtu ditu, eta haietako asko arrain horrekin identifikatzen dira. Ikasle askok ez dituzte beren gaitasunak aurkitzen. Ergelak direla eta ez dutela ezertarako balio pentsatzen dute.
Gehiago irakurtzeko klik ZUZEU

Guk ez dugu horrelako ikaslerik nahi. Guk nahi dugun hezkuntza sistemak gure beharrak eta gure errealitateari erantzun behar dizkio, herritarra, hezkidetzaile, euskalduna da, aukera berdintasuna bermatu behar du eta, jakina, ikasle kritiko eta askeak garatzen ditu.

GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



No comments:

Post a Comment