2016-11-17

Atzera-aurrera ugari egiten ari dira LOMCE legearekin. Hauxe da egoera gaur-gaurkoz:



Nola dago LOMCE? Indarrean dago, eta ezarritako egutegia betetzen ari da oraingoz. Atzo Kongresuan hasitako bideak hori geldiarazi nahi du.

Zer berritasun datoz aurten? Egutegiari jarraituz, amaierako azterketak egiten hastekoak dira DBHn eta Batxilergoan. Aurten, lehen urtea denez, ez dute zuzeneko eragin akademikorik proba horiek. Batxilergokoak, bai, badu eragina selektibitatearen lekua hartuko duelako

Eta beste azterketak nola daude? Lehen Hezkuntzako bi probak indarrean daude jadanik: hirugarren mailakoa eta seigarren mailakoa. Ez dira errebalidak: ez dute eraginik ikasleen espedientean. Ebaluazio diagnostikoak dira, ikasleak nola ari diren jakiteko probak —gisa horretakoak egiten ditu lehenagotik ISEIk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan—. Horiekin aurrera egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.

Rajoyren iragarpenak aldatu du ezer? Inbestidura saioan jakinarazi zuen errebalidek ez dutela eragin akademikorik izango «hezkuntzako itun nazionala» lortu arte. Aurtengo ikasturterako ez dakar aldaketarik horrek. Hurrengo ikasturterako, bai: «ituna» lortu ezik, titulua berdin emango dute azterketa gainditu gabe ere.

Euskal erakundeek zer diote? Batxilergoko azterketak sortu du kezka handiena, benetan hark izango baitu eragina aurten —DBHkoak ez du batere eraginik—. Selektibitateari eutsiko diola esana du Jaurlaritzak, eta EHUrekin hasia da proba prestatzen. Ez du hain argi hitz egin Nafarroako Gobernuak, baina NUPekin ari da lanean.
Gehiago irakurtzeko klik Berria

EBALUAZIO INPOSATUEI EZ!
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

No comments:

Post a Comment