2013-10-02

Urriak 4, Kalejira LOMCE EZ, EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


Kalejira 19etan hasiko da Andra Mari Zuriaren Plazatik, baina lehenago 18:45tan Murala: “Gure Hezkuntza Gure Eskuegingo dugu, bertan guraso, ikasle eta langileon eskuak kolorez margotuz.


19:00tan Kalejira koloretsua egiteko asmoa dugu, musika (alboka, gaiteroak, abestiak), globoak eta egindako murala eramanez. Postu kaletik eta Foru kaletik San Prudentzio kalera abiatuko da eta bertan dagoen Hezkuntza Delegaritzaren aurretik pasatuko da. Bertatik Gasteizko Legebiltzarrera joango da.

19:30tan gutxi gora behera Legebiltzarretik pasako gara. Legebiltzarretik, Andra Mari Zuriaren Plazara joango gara, kalejiraren amaierara. Bertan bertsolarien ostean Manifestua irakurriko da.

2 comments:

  1. This comment has been removed by the author.

    ReplyDelete
    Replies
    1. TOPAKETAK izango dira Donostian larunbat honetan Amara Berri (Morlans eraikinean) 11:30etan. Bertan hezkuntzaren alorrean sortu garen "txanpinoi" ezberdinak batuko gara, egiten ari garen dinamiken berri emateko eta esperientziak trukatzeko. animatu.

      Delete