2013-10-05

10 AGINDUAK WERT JAUNGOIKOAREN ARABERA

1.    Maita itzazu pribatizazioa eta merkantilismoa gauza guztien gainetik. Matrikula tasak handituko dituzte oro har. Lege merkantilista honek bere sarreratik muntaketa-katearen hizkuntza erabiltzen du, ikasleria etorkizuneko lan-indartzat hartuz.
2.    Ez erabili alferrik Jainkoaren izena. Erlijio katolikoa hezkuntza laikoan berrezartzen da bestelako irakasleen ordutegiaren kalterako ere, fede zehatz baten baloreak herritarrak batzen gaituzten balore etikoen maila berean jarriz.
3.    Errebalidak egingo dituzu. Hiru errebalida, gutxienez, egingo dituzu 18 urte bitartean (iristen bazara). Azterketak egiteko dirua egongo da, baina laguntzarako, errefortzurako, plan espezifikoetarako... ez.


4.    Aintzat edukiko dituzu kanpoko ebaluazio interesatuak. Ikastetxeei egindako kanpoko ebaluazioaren datuekin baliabideak murriztuko dizkigute eta zerrenda publikoan azalduko dira pribatuekin batera. Sistemak ez ditu era integralean prestatutako herritarrak sortu nahi, merkatu-tresnak baizik.
5.    Ez zara euskalduna izango. Euskara 3. mailako hizkuntza bilakatzen da.
6.    Ez duzu heziketa inklusiboa izango. Sexuaren araberako segregazioa diruz lagunduko dute, klasearena bermatuko da.
7.    Ez duzu lapurtuko, beraiek bai. Geure curriculuma % 10 gehiago murriztuko dute.
8.    Ez dago dirurik zientzia irakasleak izateko, baina bai fedeenak. Ez dago dirurik gazte ikasiak sortzeko baina bai dotrina emateko.
9.    Ez diezu aukerei lekurik emango. 3. DBHn sistematik kanpo gera zaitezke (eskola porrotaren datuak hobetze aldera, ez zure hezkuntza); sistema behar bezain zurruna izango da, 14-15 urterekin hartutako erabakiak ia itzulezinak izateko, eta beste aukerei ateak itxi ahal izateko.
10.    Ez duzu besteren ondasunik irrikatuko. Ratioak handituko dituzte, masifikazioa eta porrota bultzatuz. Eskola-porrotaren kontra ez da borrokatuko, egiaztatu besterik ez.

No comments:

Post a Comment