2016-06-16

Solasaldia Hamaika Telebistan: "Heziberri LOMCE aplikatzeko tresna bihurtzen ari da"



Hamaika TBren Gurean Gaur saioan, Hezkuntza Plataformen Topagunearen kide den Leire Barrera elkarrizketatu dute. Ekainaren 11n, ikasturtearen balantzea egin genuen Barakaldon. 178 ikastetxek 3. mailako azterketari planto egin diogu, LOMCE eta Heziberriri kontra egiteko. HPT-tik gogor kritikatu dugu Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua aipatu legea aplikatzeagatik.

http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10004241

Bideoa ikusteko klik irudia

Eta ditugun erronkak eta aukerak azaldu ditu ere. Argi dago: datorren ikasturtean gure hezkuntza sistema propioa eraikitze aldera lan egiten
jarraituko dugu.

Proiektu eta alternatibak ditugu.
Asko gara eta gehiago izango gara.
Guk, orain eta hemen gure hezkuntza eraikitzera goaz!




No comments:

Post a Comment