2016-06-15

Selektibitate probak egin dira Hego Euskal Herrian




11.023 ikasle unibertsitatean sartzeko probak egin dira Hego Euskal Herrian, 09:00etan. Urte osoan esperotako azterketa heldu zaie, nahi duten hori edo ahal duten hori ikasten hasi aurretik igaro beharreko azken langa. Ostiralera arte izango dituzte probak.
Nafarroan 2.710 lagunek egingo dute; EAEn, berriz, 8.300 bat inguruk. Nafarroan ikasleen laurdenak egingo du proba euskaraz, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 10etik 6 ikaslek.
Selektibitatearen aurkako Bizkaiko ikasleen oharra:
Hezkuntzan pedagogiaren garrantziaz ari garenean, pentsaezina da, gaur egun ere, hamazortzi urtez luzatu den pertsona baten hezkuntza prozesua hiru egunetan egiten den ordu gutxi batzuetako azterketa huts batek neurtu dezakeenik. Selektibitatea ikasleriaren gaitasun memoristikoa neurtzeko tresna besterik ez da, sailkatze guztiz bidegabea egiten duelarik. Larriena, ordea, ikasleon etorkizunean jokatzen duen paper erabakigarria da.
Matematikako azterketaren astindua orain, eta 2017an zer?

Azken selektibitate deialdia izan daitekeen honek 13.000 lagunen bizitza astintzeaz gain kolpe batekin esaten du agur. «inork ulertzen ez zuen» matematikako azterketa batek negarrak eragin eta sutan ipini ditu sareak. Change.org-n sinadurak biltzen ari dira. eta 2017an zer? inork ez daki horri erantzuten. lomceren ikasgaiak badaude, lakuak zer egingo duen jakitea falta da.
Gehiago irakurtzeko klik Berria, ikasleAbertzaleak, Naiz
Selektibitatea inposaketa bat da, gaitasun memoristikoa neurtzeko tresna bat, eta larriena, ikasleon etorkizunean guztiz erabakiorra.
SEKTIBITATERIK EZ! INPOSIZIORIK EZ!
LOMCE-HEZIBERRI ERE EZ!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!





No comments:

Post a Comment