2016-05-10

Tentsioa guraso, irakasle eta eskola-zuzendarien artean, LH 3ko probaren harira


Zilegi al da gurasoen iritzia eta nahia aintzat hartu gabe Irakasle Klaustroak erabakitzea LH 3ko proba polemikoa egin ala ez egin? Eta irakasleena kontuan izan gabe eskolako zuzendaritzak hartzea erabakia? Ikastetxe bakoitzaren bizkar utzi du Jaurlaritzak egiteko edo ez egiteko ardura, eta Eskola Kontseilu edo ikas-komunitate osoak elkarrekin erabaki ez duten ikastetxe batzuetan desadostasunak ematen ari dira.

Heziberriren baitan, Lehen Hezkuntzako 3. mailan ebaluazio diagnostikoa egitea proposatu du Eusko Jaurlaritzak; azterketa egitea hautazkoa da eta probaren inguruan mezu nahasiak eta informazio falta kritikatu du zenbaitek. Are gehiago, salatu dutenez, irakasle eta gurasoei ohartarazi gabe eta zuzendaritzak bakarrik erabakita proba egin dute ikastetxe gipuzkoar batean.

Gehiago irakurtzeko klik Argia

Nahi dugun eskola partehartzaile eta demokratikoa ere bada. Eta, oztopo guztien gainetik, denok batera, elkarrekin gure hezkuntza sistema eraiki nahi dugu.

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!


No comments:

Post a Comment