2016-05-05

Erkidegoek jarriko dituzte LOMCEko probak, eta rankingik ezingo da atera



Batxilergoko eta DBHko amaierako probetan aldaketak egin ditu Hezkuntza Ministerioak. Galderak eta egunak erkidegoek erabakiko dituzte. Probak nahitaez gainditu beharko dira titulua eskuratzeko



Lehen Hezkuntzako azterketei buruzko polemika bete-betean dagoenean datoz aldaketa horiek. Aurten hirugarren mailan eta seigarrenean egitekoa dute azterketa —Jaurlaritzak ez du egingo seigarren mailakoa—, baina eskoletan aurkakotasuna zabaltzen ari da. Hirugarren mailako proba ez egiteko asmoa jada 120 ikastetxek agertu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eskolen laurdenak dira.

Gehiago irakurtzeko klik Berria

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIO PROPIOAK!

No comments:

Post a Comment