2016-05-02

Dagoeneko 120 ikastetxe dira 3. mailako azterketa ez egitea erabaki dutenak





Datu gutxi dago oraindik, ikastetxe askotan irakasle klaustroa biltzeke dagoelako, baina Eusko Jaurlaritzak proposatutako Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa ez egitea adostu dute jada 120 ikastetxetan, Hezkuntza Plataformen Topagunearen arabera. Nafarroan ere bada mugimendurik 3. eta 6. mailako azterketen kontra.
Plataformen Topaguneak jakinarazi du jadanik 120 ikastetxek uko egin diotela Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako probari: 46 eskolak Bizkaian, 45ek Gipuzkoan eta 29k Araban.
Gehiago irakurtzeko klik Argia , Gara, Berria
Gaur gaurkoz, 120 zentroetako hezkuntza komunitateak- langile, ikasle zein familiak - uko egin diogu LOMCE-Heziberrik inposatu digun 3. mailako azterketari. Eta gehiago izango gara.
3. mailako azterketari PLANTO!
Guk gure ebaluazio propioak eraikitzera goaz!

















No comments:

Post a Comment