2016-02-03

IAZ BEZALA AURTEN ERE, AGATE DEUNAREN BEZPERAN OLES EGITERA ATERAKO GARA.



Guraso ,familia, langileo,ikasle eta herritarrok , makila bana eskuan
hartuta,koplak kantatzen, berriro esango diogu Cristina Uriarteri:
LOMCE EZ! eta LOMCE aplikatzen duen Heziberri ere EZ!
Euskal herriak bere hezkuntza!

Irakasle oro jaiki

Ikasleak ere baiki

LOMCE legea baztertu eta

Gure hezkuntza eraiki!

Ta zein da gure hezkuntza
sentimendu baten zuntza,
hizkuntzak dakar herria eta
herriak bekar hizkuntza.

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki….

Geu bagarenez nor geurez,
Nahiz ta onartu ez legez,
Ez digu inork agindu behar
Zer erakatsi ta zer ez

Irakasle oro jaiki

Ikasleak ere baiki…


LOMCE legea baztertu eta

Gure hezkuntza eraiki!
Joan gaitezen batera
Herri euskaldun baikera
Dauzkagun erro zaharretatik
Hego berriak atera.
(doinua: Egun da Santi Mamiña)

No comments:

Post a Comment