2016-02-25

EBALUAZIOA ESKOLAN. ERRONKAK ETA ALTERNATIBAK

Hitzaldia oso interesgarria eta erabat baliogarria izan zen.Goiuri jauregian bildu ginenok- guraso, irakasle, ikasle eta herritarrok- aukera paregabea izan genuen gaurko ebaluazio sistema osoa ezbaian  jarri  eta birformulatzen hasteko. Argi geratu zen finean, ebaluatzen duguna HEZKUNTZA dela. 
HEZIKETA PARADIGMA BERRI BAT ERAIKITZEN joateko beharraz hausnartu genuen.
Formulazio berriaren eragina ikaragarria izan daiteke:
- Eskola: burbuilatik atera eta errealitatera pasatu.
- Irakaslea: akademikotik atera eta hezitzaile izatera pasatu.
- Ikaslea: objetu izatetik, subjetu aktiboa, protagonista izatera pasatu.
- Gurasoak: itzaletik argitara.
- Herria: izaera hezitzailea izango du. Heziketa prozesuaren parte aktiboa.




Bide horretan jarri gara. Heziketa paradigma aldatzeko prest gaude eta urratsak ematen jarraituko dugu Hezkuntza sistema propioa izan arte!
MILA ESKER RUBEN!
MILA ESKER GUZTIOI!

No comments:

Post a Comment