2016-02-09

HPT: “Gobernuen jarreraren aurrean plantoan berresten gara”


Urtarrilaren 16ko asamblada orokorrean argi esan genuen: azterketaz beteriko LOMCErenebaluazioen kontra gaude eta ez egiteko konpromisoa dugu. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernu berriari mezu zuzena helarazi genien, gainera: LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.

 

Hezkuntza komunitatearen eta batez ere familien presioari eta jarrera tinkoari esker, badirudi Gobernu biek jarrerak apur bat aldatu dituztela. Norabide argirik gabe, hala ere. Nafarroako Gobernuak 3. zein 6. mailako azterketak egingo ez dituela iragarri du. 6. mailako azterketaren pilotajea, hala ere, egin du dagoeneko. Cristina Uriarteren sailak 3. mailako azterketa mantendu eta 6. mailakoa aurten egingo ez duela iragarri du.

Batak ala besteak, LOMCEren eta LOMCEren euskal aplikazioa den Heziberri 2020ren dekretuak onartuak dituzte. Hau da, LOMCEren araberako araudia da indarrean dagoena gure administrazioetan; LOMCEren araberakoa.




AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!
GUK, GURE EBALUAZIO PROPIOAK!

No comments:

Post a Comment