LOMCEri
«men egitea» leporatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Curriculumetan irakatsaldi bakoitzaren helburuak, edukiak, lan ildo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak zehaztu ditu Hezkuntza Sailak. ELAk uste du curriculum dekretuetan «proposamen pedagogiko interesgarriak» daudela. Ordea, ohartarazi du asmo horiek «hutsean» geratzen direla Espainiako hezkuntza erreformari men egiteagatik. «Gaitasunetan oinarritutako pedagogia eta curriculuma proposatzeak zentzu osoa galtzen du».
EILASek eta CCOOk gaineratu dute Heziberrik erantzuna eman diela «interes propioen izenean lanean dabiltzan eragileen eskaerei». Hau da, itunpeko ikastetxeak kudeatzen dituzten elkarteen interesari erantzutea leporatu diote Hezkuntza Sailari.
Urrats «eraginkorrik» ez
LABek azaldu du Heziberriko curriculum dekretuak bi ardatzen arabera aztertu dituela: euskal curriculuma eta ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko gaitasuna. Ildo horietan Heziberrik ez du «urrats eraginkorrik egiten», LABen iritziz. Euskal Herritik sortutako egitasmoa izan beharrean, Espainiako Gobernuak zehaztutako legea duela oinarri. «Eredu berri, propio eta herritar baten beharra dugu».
ELAk gogorarazi du Heziberrik egungo hizkuntza ereduen sistema berresten dituela, eta gaineratu du LOMCEk ezarritako «eraso eta kontrol» neurriak mantentzen dituela: ikasleei goizago bide bat aukeratzeko beharra ezarri, Espainiako Estatuaren kontrolpeko ebaluazio sistemak... Horiez gain, ikastetxeek baliabide ekonomiko eta materialak kudeatzeko eredurik ez proposatzea egotzi dio ELAk Hezkuntza Sailari.
Azkenik, Heziberri 2020 egitasmoan «bidelagun zehatzen aldeko aukera» egin duela salatu dute EILASek eta CCOOk, baita langileen ordezkaritzak bertatik kanpo uztea ere.
Sindikatuen
iritzia irakurtzeko klik HEMEN:
LAB
STEE-EILAS
ELA
No comments:
Post a Comment