2017-10-26

Hezkuntzarako "zoru pedagogiko eta etikoa" proposatu dute



Hik Hasik proposamen bat aurkeztu du, hainbat aditurekin batera landutakoa. Ikuspegi aldaketa eskatu du: hezkuntza "guztien ardura" dela aintzat hartzea eta haurrak "osotasunean" hartzea kontuan. Hezkuntzarako finantzaketa publikoa eskatu dute, eskolek autonomia izatea eta "herri hezitzaileak" garatzea.

Horretarako, hiru oinarri proposatu dituzte:
1. Publikotasuna. Hezkuntzaren eskumena administrazioarena denez, azaldu dute finantzaketa eta segimendu publikoa izan behar direla.
2. Autonomia. Egitasmoak garatzeko autonomia izan behar dutela ikastetxeek. Bi aldetatik: batetik, barne antolaketa eskolak berak "erabaki eta eratu" behar duela; bestetik, arlo pedagogikoan ez dela behar "estatuaren eta botere ekonomikoaren kortserik".
3. Herria. Ikastetxeak ez ezik, "herri hezitzaileak" behar direla. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute udalen eta herriko gainerako eragileen inplikazioa.

Hezkuntzako eragileei aurkeztu diete dokumentua, eta orain administrazioan eragin nahi dute. Horrekin batera, ikastetxeetara ere helarazi nahi dute agiria, eztabaidarako.
Gehiago irakurtzeko klik Berria
FAMILIA, IKASLE ETA LANGILEOK EZTABAIDARAKO PREST!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


No comments:

Post a Comment