2017-10-04

Adostasuna lortzeko ikasturtea


Hezkuntza legerako ituna egiteko bidea hasi dute Eusko Jaurlaritzak eta 33 eragilek. Hiru hilabeteko epean egingo dute lehen dokumentua, eta ikasturte amaierarako azken testua.


Lehenengo batzarra irailaren 25ean egin zuten  hezkuntzako eragileek eta Eusko Jaurlaritzak.

Lanerako modua eta egutegia aurkeztu zien Hezkuntza Sailak eragileei.

Helburua da ikasturte bukaera baino lehen dokumentu bat edukitzea Jaurlaritzak.

Bost lan arlo zehaztu ditu gobernuak: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, hezkuntza modernizatzea, eta ikastetxeen autonomia.

Arlo bakoitzerako lantalde bat sortuko dute, eta txosten bana egingo dute Eguberrietarako. Legerako bidean lehen dokumentuak izango dira.

Bost horietan ez da ageri eragileen artean tentsio handiena sortu duen auzia: hezkuntza sareak eta finantzaketa.
Finantzaketarekin batera, hizkuntzaren gaia ere pisu handikoa izango da. Ereduen sistema gainditzearen alde agertua da eragile andana bat, eta proposamen bat baino gehiago daude mahai gainean, euskara lehentasunezkoa izan beharraz ohartarazi dutenak.
FASEAK: hezkuntza legea adosteko prozesuak hiru fase izango ditu: Hona hiruren datuak:

1. Lantaldeak. Bost talde osatuko dituzte bost arlotarako: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, hezkuntza modernizatzea, eta ikastetxeen autonomia.

2. Eskola Kontseilua. Lantaldeen gogoetak eta eragileen ekarpenak Euskadiko Eskola Kontseiluaren esku jarriko dituzte. Dokumentu hori aztertuko du kontseiluak, «ekarpenak edota zehaztapenak» egin ditzan. Ikasturte amaierara arteko epea izango du horretarako.

3. Eusko Legebiltzarra. Eskola Kontseiluaren dokumentua jasoko du Jaurlaritzak, eta gobernu kontseilura eramango du. Horren bidez, azken testua Eusko Legebiltzarraren esku jarriko du, hango taldeak legeari buruz eztabaidan hasteko.

Uriartek aitortu du desadostasunak daudela. “Badakigu desadostasunak dauzkagula. Lan egin behar dugu adostasunera iristeko».

Gehiago irakurtzeko klik Berria

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
INPOSIZIORIK EZ!
GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



No comments:

Post a Comment