2017-09-18

Fase berria hezkuntza publikoaren borrokan


Urteotan LOMCEk eragindako tsunamiak itzalpean zuen arren, hezkuntza publikoak beste borroka eremu inportante bat duela gogoratu digute EAEko sindikatuek: murrizketak jarri dituzte lehen planoan eta bero hasi dute ikasturtea. Itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldi informatiboak, salaketa egunak, borroka asteak, greba orokorra eta sektorekakoa… iragarri dituzte udazkenerako, Jaurlaritza negoziatzera presionatu asmoz


Sindikatuek argi dute ez dela irakasleen kontua bakarrik, hezkuntza publikoaren kalitatea eta ikasleen euren heziketa dagoela jokoan, gizarte osoari dagokion afera dela alegia. LOMCEren aurkako borrokak lortu zuen herritarrek hori barneratzea eta indarrak batzea; lortuko al du murrizketen aurkako borrokak?
Gehiago irakurtzeko klik Argia

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
INPOSIZIORIK EZ!
GUK. HEMEN, ORAIN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



No comments:

Post a Comment