2017-09-07

Eskolak, parlamentuei so


  • Hezkuntza legeek zeresan handia hartuko dute ikasturte berrian.
  • Lege berriaz hizketan hastekoak dira Gasteizen.
  • Madrilen, «estatu ituna» adostu asmo dute.

  • Aurten zehaztua dago nolakoak izango diren ebaluazio guztiak:Errebalidarik ez baina abian dira LOMCEk ezarritako ebaluazioak:
  • Lehen hezkuntzako 3. maila: Eskolen ardura da ebaluazioa egitea. Ez du eraginik. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat eskoletan uko egin diote azterketari.
  • Lehen Hezkuntzako 6. maila: Etapa bukaerako proba da, eragin akademikorik gabea. Aurreko ikasturtean lagin bidez egin zuten eta hainbat eskoletan uko egin zitzaion. Aurten ere lagin baten bidez egingo dute.
  • DBHko 4. Maila: Errebalida izateko zen baina oraingoz ez du eragin akademikorik. Aurreko ikasturtean lagin bidez egin zuten eta hainbat institutu eta ikastoletan uko egin zioten. Aurten ere lagin baten bidez egingo dute.
  • Batxilergoko 2. maila: selektibitatearen tokia hartu du. Unibertsitaterako behar da soilik.

  • Eta gainera LOErekin ezarriak: Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ebaluazio diagnostikoa; DBHko 2. Mailako ebaluazio diagnostikoa.


  • Eta PISA: 15 urteko ikasleen lagin batek egingo du. 2018an irakurmena izango da zutabe nagusia.

  • LOMCEren gainerako neurrietan ere ez da berritasun nabarmenik:
  • Curriculumaren banaketa
  • Erlijioko nota aintzat hartzea
  • Arloen estatusa.
  • Ikasgai batzuen pisua gutxitzea: filosofia…

  • Talde gehienak, LOMCEren aurka daude, baina zer egin, diferentzia handiak dituzte; esate baterako, curriculumari, hizkuntzen trataerari eta ebaluazioari dagokionez. 

«Ez da bide erraza Espainian hezkuntzaren inguruko itun bat egitea »dio Iñigo Mendez de Vigok, hezkuntza ministroak. “Baina badago borondate politikoa”

  • Zer dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak?
Uriarteren mugimendu zain gaude.

Ministroaren gisako adierazpenak eginak ditu Cristina Uriartek ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak:” ez da bide erraza izango”

Hezkuntza Legearen gaia da agintaldi honetarako erronka nagusia daukana Hezkuntza Sailak. Hiru enbor nagusi ditu eztabaidak: finantzaketa, hizkuntzak eta curriculuma. 

Alderdi politiko eta hezkuntza eragileak ari dira postura hartzen.

Gehiago irakurtzeko klik Berria

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
INPOSIZIORIK EZ!
GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!






No comments:

Post a Comment