Eusko Jaurlaritzak LOMCE aplikatzen jarraitzen du HEZIBERRIREN bitartez. Horren adibide da indarrean dugun ebaluazio sistema.
Cristina Uriarte sailburuak oraindik ez du informazio argi eta zehatzik eman baina jakin badakigu gure ikastetxeetan LOMCEren araberako 4 azterketa inposatu izango ditugula datozen egunetan:
Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan
DBHn: 4. mailan
Batxilergoan 2. mailan.
Azterketa hauek ez dira lotesleak, errepikatzeko ez dute balio, Espediente akademikoan ez dute eraginik. LOMCEren araberako azterketak dira.
Hezkuntza komunitateak argi dugu: inposatu nahi zaizkigun LOCMEren araberako azterketei PLANTO!
Hori dela eta mobilizatzeko deia luzatu nahi dugu. Ikastetxean, auzoan…
No comments:
Post a Comment