2017-05-15

PLANTO!!!


Gaur goizean Koldo Mitxelena eta Egibideko DBH 4.mailako ikasleek deituak izan dira LOMCEren araberako proba egitera.

Koldo Mitxelenan: PLANTO egin da. Azterketa hasi baino lehen, azterketarekiko jarrera adierazteko, ikasleak institutuko pasabidean eserita egon dira lehenengo eta ondoren patioan elkartu dira LOMCEren kontrako eta ikasleekiko  beren elkartasun eta babesa ematera etorri diren famili ordezkari batzuekin.

Egibide zentroan:  Azterketa ez da burutu, teknikariak joan behar izan dira, azterketa egin gabe.







KOLDO MITXELENAKO GURASOEN ADIERAZPENAK


Pasa den astean ezuztean eta modu azkarrean enteratu ginen Hezkuntza Sailak LOMCEren araberako azkerketa egiteko 30 Lhko eta 60 DBHko zentroak aukeratu dituela eta hautuen artean gure institutua, Koldo Mitxelena, dagoela.

Esan digute proba piloto horrek ez duela eraginik izango gure seme/alaben espediente akademikoan.Ez dela amaierako azterketa. Baina oso kezkatuta gaude eta haserre.Informazioa presaka, bapatean heldu zaigulako eta gainera proba hori ez delako institutuko proba bat, kanpo azterketa bat da, ikasturteko dinamika apurten duen proba bat, erlazio zuzena duena LOMCEren ezarpenarekin.

Familiek, ikasleek, irakasleek askotan adierazi dugu LOMCEren kontra gaudela ez dugula inposiziorik onartuko. Tamalez, Lehen Hezkuntzan lehenengo eta ondoren DBHn, ikusi dugu Heziberriren bitartez LOMCE aplikatzen joan dela.Curriculumean, edukietan, ebaluazioan... dena LOMCEren araberakoa izaten ari da.

Ezin dugu ahaztu duela bi urte hainbat Lhko zentroetan 3. mailako familiek egin zuten PLANTOa. Ezin dugu ahaztu ere iaz 178 zentroetan planto egin ziotela azterketari. Beraien jarrera eta kemena eredugarria izan da. Bere jarrera aktiboarekin Lhko azterketa ez zen burutu.

Orain guri tokatu zaigu. Guk ere, Koldo Mitxelenako 4. mailako familiek adierazi nahi dugu azterketa hori egitearen kontra gaudela. Bestelako ebaluazio eredu bat nahi dugula.

Horregatik gaude hemen.
-LOMCEren inposizioaren kontra gaudela adierazteko.
-DBHko 4. mailako familia eta ikasleei gure elkartasuna adierazteko. -eta datozen egunetan egingo diren mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egiteko besteak beste ostegun honetan, hilak 18, 12:00etan Legebiltzarraren aurrean egingo den elkarretaretzean.

Hezkuntza denon ardura delako, azterketa inposatuei planto!

Koldo Mitxelenako Bastobi Guraso Elkarte eta DBHko 4. mailako guraso asanblada

No comments:

Post a Comment