2017-02-06

IAZ BEZALA AURTEN ERE, AGATE DEUNAREN BEZPERAN OLES EGITERA ATERAKO GARA.



Guraso ,familia,  langileo,ikasle eta herritarrok , makila bana eskuan
hartuta,koplak kantatzen, argi eta ozen aldarrikatuko dugu:
LOMCE EZ! Heziberri ere ez! Euskal herriak  bere hezkuntza!     

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki!

Ta zein da gure hezkuntza
sentimendu baten zuntza,
hizkuntzak dakar herria eta
herriak bekar hizkuntza.

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki….

     Geu bagarenez nor geurez,
      Nahiz  ta onartu ez legez,
     Ez digu inork agindu behar
     Zer erakatsi ta zer ez

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki…

Joan gaitezen batera
Herri euskaldun baikera
Dauzkagun erro zaharretatik
Hego berriak atera.
                          (doinua: Egun da Santi Mamiña)

No comments:

Post a Comment