2017-02-17

Badatoz ebaluazioaren inguruko topaketak



Zer dakigu ebaluazioaz? Zer da benetan? Zein garrantzia du
gure ikasleen eta hezkuntza sistemaren hobekuntzan? Berdina al da ebaluatzea eta kalifikatzea? Nork antolatzen ditu eta zein helbururekin?

Galdera hauek eta gehiago, bolo-bolo ari dira azkenaldian ikastetxe zein kalean. Hori dela eta,
 HPT-tik modu erraz eta ulergarrian gai hau eztabaidara ekarri nahi dugu.

Horretarako larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:00etatik aurrera "Ebaluazioa eztabaidara" topagetak antolatu ditugu Gasteizen,
 Oihaneder etxean.

Hona deialdia egiteko Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideok kaleratu ditugun hainbat bideotxo:







EBALUAZIO SISTEMA INPOSATUEI PLANTO!
GUK GURE EBALUAZIOA ERAIKI!

No comments:

Post a Comment