2014-02-01

LOMCE-REN EZ-APLIKAZIOA


Une honetan LOMCE indarrean dago eta bai Hezkuntza Komunitateak bai Jaurlaritzak LOMCEREkiko gure desadostasuna bai edukietan bai aplikazioan.

Ondorioz, asteartean, urtero bezala, kalera abestera joango gara, eta aurten ondoko ikastetxeetatik Jaurlaritzara hurbilduko gara oles egitera, ohitura den legez, eta animoak ematera legea aplikatu ez dadin. 

11:30:Eusko Jaurlaritzaren aurrean kantatuko dugu. Bertan haur, irakasle eta gurasoekin elkartuko gara.
19:00 Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak antolatutako bira, Andra Maria Zuriaren plazan, guraso, irakasle, ikasle eta herritar orok elkartuko gara koplak kantatzera. 

Hezkuntza Komunitateko kideok (ikasle, familia eta irakasleak) ekintza hau beste herri askotan ere burutuko dugu (Laudio, Agurain, Barakaldo, Oarsoaldea...) eta guztiok batera aho batez eskatuko dugu:

LOMCE legea baztertu
eta gure hezkuntza eraiki. 

No comments:

Post a Comment