2014-02-04

AGATE DEUNAREN BEZPERAKO ABESBATZAK LOMCEren EZ-APLIKAZIOA ESKATZEKO


Irakasle oro jaiki
ikasleak ere baiki!
LOMCE legea baztertu eta
gure hezkuntza eraiki!










 
Ta zein da gure hezkuntza?
Sentimendu baten zuntza,
hizkuntzak dakar herria eta
herriak bekar hizkuntza.





 




 
Geu bagarenez nor geurez,
nahiz ta onartu ez legez,
ez digu inork agindu behar
zer erakutsi ta zer ez.

 



 




Joan gaitezen batera
herri euskaldun baikera,
dauzkagun erro zaharretatik
hego berriak atera




















No comments:

Post a Comment