2014-01-09

Hurrengo bilera, urtarrilak 15, 19:00etan Gasteizko Landatxo-El Campillon



Lehenik eta behin: URTE BERRI  ON! 

Bigarrenik, gogoratzea LOMCEa, abenduaren 30ean jarri dela martxan, 2014-15 ikasturtean Lehen Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan lehen aldiz aplikatuko delarik.


Horregatik, Gasteizko Hezkuntza plataformako kideok ikasturte honetan hasitako lanarekin jarraitzeko eta legearen ez  aplikaziorako ekimen praktiko batzuk garatzeko, dei egiten dizugu datorren asteazkenean, urtarrilaren 15a, arratsaldeko 19:00etan Gasteizko Landatxo-El Campillo gizarte-etxean egingo den bileran parte hartzera.

Gai ordena:

1)Agate deuna: ospakizun honetan egin daitekeena. Sorpresa atsegin eta erakargarri bat dugu!

2)Informazioa
-          LOMCEren eragina urratsez- urrats ( zentroetan aurkeztu daitekeen kronograma ).
-         Desobedientziaren ildotik planteatzen ari dena (hemen eta estatu mailan)
-         Hezkuntza plataformen topagunea.         

3) Norberak lekarkeena.

Gasteizko Hezkuntza plataformako kideok

No comments:

Post a Comment