2014-01-21

Agate deuna ospakizuna - Informazio orokorra



Hasieran egungo egoera gogoratzen da:  LOMCEa dagoeneko indarrean dago  suposatzen duenarekin: aplikazio zuzena. 

Plataformako kideok, hasierako konpromisoarekin jarraituz, ez aplikazioa lortzeko ekimen ezberdinak garatzen jarraituko ditugu. Eta horregatik,  proposamen bat luzatzen da: Agate Deunaren bezperan , kopletan  LOMCEri EZ! Euskal Herria bere hezkuntza  eskaria egitea.



Koplak Amets Arzalus bertsolariak sortuko ditu (laster denon eskura izango ditugu). 



Partaidetza ahalik eta zabalena izan dadin zera proposatzen da:
Goizez:       
-11:00etan: -Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

             -Inguruko zentro guztietako  ikasle, irakasleok... parte  hartuko dugu.

                            -Ibilbidean koplak... banatuko ditugu.


Arratsaldez: 
- 19:00etan: -Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik hasita, kaletan zehar    kantatuko ditugu (Ordezkaritzan, Lege Biltzarrean...).

                  -Zentroetako guraso, irakasle, ikasle eta herritar orok parte hartuko dugu.

               -Ibilbidean, goizean bezala, koplak, esku orriak...  banatuko ditugu. Soinulari, albokari...bertaratuko dira ere.

Goizez eta arratsaldez:    -Urtero lez, zentroetan egiten ohi den ordutegia eta ibilbidea jarraituz.



Informazio orokorra:

-  Desobedientziaren bidean, Estatu mailan zein Nafarroan  eta EAEn ekimen ezberdinak egiten ari dira. Hezkuntza eragileek lan egiten ari dira zentroetan garatzeko. Ikasleek ere bere ekarpenak  luzatzen dituzte.

Lomceren aplikazioak mailaz maila suposatuko duena ikusteko, eskema batzuk aurkezten dira. Zentroetako eztabaidak eta hausnarketak egiteko oso ondo baloratzen direnez, zentroetara bidaltzea proposatzen da.


Beste proposamenak: lan zentroetan egiten ari dena eta egin  daitekeenari buruz  eztabaidatzea, enplazamenduak egiten hastea (Eusko Jaurlaritzari). Mobilizazioak (greba), egiteko beharra. 

-    AEn sortutako plataformak biltzen ari dira bere herrien ekarpenak helarazteko. Hurrengo bilera urtarrilaren 25ean izango da, Sarturtzin. Gasteiztik ere norbait joango da.





Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!    

LOMCE ez!   Inposaketei ez!

No comments:

Post a Comment